Zakarinen Giroa izan behar zuen 2015koak. Hala zirudien behintzat Romandiako Itzulian emandako erakustaldiaren ondotik. Aurtengo Tourrerako 3 hautagai nagusien gainetik nor eta, errusiar gaztea. Eta nola gainera! Bere erlojupeko doaiez gain (zerbaitegatik da espezialitate honetako errusiar txapelduna) itzuliko etapa menditsu nagusienean ere Froome, Quintana, Nibali eta gainontzekoen aurretik izan zen.
Tropela-ko %73,6ak dugu gure kinielatan, ez da gutxi! Ba 5 etapa pasa dira soilik, eta Zakarin sailkapenean 61. postuan dago, 25 minututik gorako atzerapenarekin Contador liderrarekiko. 2 astetan joan zaizkio indarrak, eta 5 egunean podiumean sartzeko zituen aukera guztiak. Ez sinistekoa? Beharbada Romandiakoa izango da ez sinistekoa, eta denborak emango digu galdera honen erantzuna.
Ez da ari izaten ametsetako urtea lau hauentzat. Arrazoi bat ala beste, prestaketa ez doa beraien nahi bezain egoki. Ikusi dezagun bakoitzaren ibilbidea…
Iazko denboraldian, lasterketaren bat hasi aurreko egunetan, tropela-zaleon artean asko komentatzen genuen honakoa: “
Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak.
Pare bat urte badira Tourrean ez dabilela oso fin