Amaitu berri da Dauphiné lasterketa famatua, urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourrari begira azken test serioa inundik inora. Bertan izan dira tropeleko oilar nagusienak, eta emaitza ezin eskasagoa izan da. Orain urte bete bezelaxe, Sky taldeko bi txirrindulari izan dira lehen bi postuetan. Gogoratu, ondoren Tourrean ere lehen bi postuatan talde beltzeko txirrindulariak izan genituela.
Gidoi jakineko etapak. Kiryienka, Boasson Hagen edo eta Thomas-en gidaritzapean ondoren Froome eta Porte-ren luzimendurako. Keniarra lehen, australiarra bigarren, txirrindularitza exotikoaren mugak gaindituz. Erlojupekoan onenak izan dira. Diferentziak markatu dituzte. Eta aldapan gora? Baita ere. Ez Contador, ez Rodriguez, ez Valverde… Arerioak xehetu dituzte…
Gutxien espero zenean, transiziokoa izan behar zuen egunean Contador-ek hankaz gora jarri du Espainiako Itzulia. Contador berak ‘kamikaze’ hitza erabiliz deskribatu du bere erasoa. Bukaeran, kostata bada ere, garaipena eman dion erasoa. 

