Badirudi ez zirela hain txarrak

Gaurko honetan utziko didazue pixka bat luzatzen eta aldez aurretik horregatik barkamena eskatzen dizuet. Baina uste dut jorratuko dudan gaiak merezi duela eta gainera zenbait gogoeta sakon egiteko parada dela iadanik errepideko txirrindularitza denboraldia ia-ia amaituta dagoenean. Gogoratu Tropela.net-en urteko azken lehiaketa datorren asteburuan jokatuko dela: Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa, horren inguruan ere berri emango dugu, nola ez, leku honetan.

Geox taldearen inguruan gogoeta batzuk bultzatu nahi ditut. Vuelta amaitu da eta askorentzat sorpresa izan da sailkapen nagusiko irabazlea. Tropelako kinieletan faboritoen artean zeuden Wiggins, Nibali edo Igor Anton bera. Hirurek ezin izan diote aurtengo edizioaren garaileari aurre egin: Juanjo Cobo, Geox taldeko kantabriarra (Tropelako kinieletan soilik % 12,5ak aukeratu zuen txirrindulari hau).

Continue reading “Badirudi ez zirela hain txarrak”

#51 Tropela.net podcastak: Vueltako 2. atseden eguneko errepasoa

Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren bigarrren atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:

Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa

Cobo eta Geox taldearen protagonismoa

Euskaldunak nola ikusi ditugun

Gure Tropelan lider aldaketa:liher23

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#50 Tropela.net podcastak: Vueltako 1. atseden eguneko errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:

Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa

Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean

Euskaldunak nola ikusi ditugun

Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai

Gure Tropelari begiratuta lider doanaren kinielarekin faborito sendoa dela zalantza gutxi: luixa

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Espainiako Vueltak bira eman du

Daniel Martinek irabazi du La Covatillan eta Mollema lider jarri da. Wigginsek erakustaldia eman du, Rodriguez larri ibili da, Scarponi lehertu da erasoa jo ostean eta sailkapen nagusian bederatzigarren da Haimar Zubeldia.
Continue reading “Espainiako Vueltak bira eman du”

#29 Tropela.net podcastak: Tourreko 7. etaparen kronika

Egoitz Lizasok (@elizaso) 7. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Atzokoan Sky taldeak lan bikaina azpimarratzen bagenuen ere Boasson Hagenen garaipena ahalbideratzen, gaurkoan gerta zekiokeen gauzarik okerrena gertatu zaio: Wigginsek eroriko baten ondorioz min hartu eta lasterketa utzi beharrean aurkitu da. Gaurko esprintean garaipena Cavendishek lortu du Petacchi eta Greipelen aurretik. Euskaldunen artean Pablo Urtasun ihesaldian sartu izana azpimarratzen dugu.

Aurreko podcastak hemen dituzu.