Wiggins tropeleko txirrindularirik metodikoena?

 

Atzokoan Andy eta Wiggins konparatzen zituen Iosuk argazkian. Egia da oso esanguratsua dela argazki hori baina beste hau ere bai.

Atzoko etaparen ondoren Wigginsek autobuserako bidea hartu beharrean arrabolan jarri zen kilometro batzuk egiteko. Argazkiko kazetariak ere ez zuen esperoko halakorik.

Egia esan harrituta nauka txirrindulari ingelesak. Garbi dago tropelean aurkitzen den txirrindularirik metodikoena dela. Ez du ez Andyren antzik Skyko taldeburuak.

 

Oporrak Nizara bidean

Andy Shleck eta Wiggins erlojuaren kontra

Gogoan dut 2010eko Tourreko azken aurreko etapa. Andy Schleck luxenburgotarrak bakarkako erlojupekoan gauzak zail jarri zizkion Contadorri. Ikusi diogun erlojupekorik onena izan delakoan nago. Gertu izan zuen oso garaipena, eta 2011ko Tourrerako erlojupekoa gogoz hobetuko zuen promesa egin zuen.

Continue reading “Oporrak Nizara bidean”

Ezustekoak bata bestearen atzetik

Aurtengo Paris-Niza lasterketa sorpresaz etorri delakoan naiz. Egia da gidoitik ateratzen diren lasterketak erakargarriagoak direla, baina ados izango zarete bi egunetik bitan horrelako sorpresak izatea ez dela ohikoena.

Atzoko lehen etaparako hautagai nagusia Tony Martin (%79,9) zen, egungo erlojuaren kontrako munduko txapelduna. Egia da euria egin ziela azken txirrindulariei, baina nire ustez Tony Martin ez dago sasoian. Izan ere Wiggins (%64,9) zen beste faboritoa eta Larssonen atzetik sailkatu zen segundo bakar batera. Garbi dut euria izan ez bazen Wiggins izango zela garaile.

Continue reading “Ezustekoak bata bestearen atzetik”

2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)

Filtrazio baten bidez jakin dugu Frantziako Tourraren 2012ko ibilbidea. Badirudi huts informatiko batek behin-behineko itzulia jarri duela ASOren web orrian ordu erdiz (nahiko denbora interneteko erabiltzaileek ikusteko eta ondoren sare sozialen eta komunikabideen bidez hedatzeko). Giroak ere izan ditu bere filtrazioak baina denboraldiko lehen itzuli handiaren ibilbidearen analisia beste baterako utziko dugu.

Continue reading “2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)”