#264 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 5. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 5. etaparen kronikatxoa egiten digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast honetan. Gaurkoan ere Sagan (BOH) gailendu dela kontatzen digu Ardenen kutsuko etapa honetan. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van Avermaetek (BMC) horiari eusten diola ere azpimarratzen du.

#263 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

2018ko Frantziako Tourraren 4. etapak emandakoaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. Gaviria (QST) bigarrenez etapa garaipena lortu duena Sagan (BOH) eta Greipelen (LTS) aurretik. Sailkapen nagusian lider Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du eta erorikoek eragindako kaltetuenen artean Zakarin (TKA) izan dela nabarmentzen digu Egoitzek.

#262 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 3. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 3. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Garaipena BMC taldeak eskuratu duela dio eta lider aldaketa eragin duela, Van Avermaet (BMC) baita lider berria. Badaki belgikarrak maillot horia eramatea zer den. Orokorrean balantza orekatzeko balio izan duen etapa izan dela kontatzen digu.

Oude-Kwaremonteko ibiltaria

Gilbert helmuga pasatzen 2017 Flandriako TourreanBalentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen Philippe Gilbert 101. Flandriako Tourrean, eta azkenean, erakustaldia emanez lortu zuen garaipen gogoangarria. Ederki sufrituta, hori bai.

Muur Kapelmuur mitikoan hasi zen benetako lasterketa. Azken 100 kilometroetan sarturik, Tom Boonenek tropela luzatu, estutu eta bat baino gehiago ikusleak agurtzen harrapatu zuen. Horrela geratu ziren atzean kiniela guztietako bi faborito nagusiak: Greg Van Avermaet eta Peter Sagan. BMC eta Bora taldeak, hurrenez hurren, lo geratu ziren, eta minutu inguruko aldea bertan behera uzteko erre zituzten makinak. Lotto-Soudalek ere kale egin zuen, enegarrenez. Continue reading “Oude-Kwaremonteko ibiltaria”

Riok, orain arte, erakutsi diguna

Anna-van-der-BreggenKolkoratu zuen domina bezain borobila izaten ari da udara Van Avermaetentzat. Tourrean etapa irabazi zuen era ikusgarrian eta maillot horia jantzi zuen zenbait egunez. Jakina, haren parekoa da Rioko garaipena. Gauzak ondo, berak izan behar du klasikomano nagusienetakoa, nagusia ez bada, datozen bost urteotan. Hedabide askotan nabarmendu dute Greg izena jarri ziotela jaio zenean Lemondi keinua egitearren. Komunikabide gutxiagok azpimarratu dute, ordea, ‘van’ abizenaren hasierak tradizio handia duela txirrindularitzan. Van Stenbeergen eta Van Loy, duela mendi erdi, klasikoetako erregeak izan ziren eta Coppi eta Anquetil bezalako txapeldun handiak oso estu hartu zituzten. Continue reading “Riok, orain arte, erakutsi diguna”