#342 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 1. etapa

Gaur abiatu da 2019ko Frantziako Tourra eta ezustean garailea Teunissen (TJV) izan da, Groenewegenen (TJV) esprint bideratzailea. Tropelean eroriko bat izan da eta Jumboko esprinterra jokoz kanpo geratu denez, Teunissen gauza izan da photo finishean bada ere Saganen (BOH) aurretik helmugaratu eta, etapaz gain, maillot horia lortzeko.

Protagonisten artean Van Avermaet (CCC) eta Rossetto (COF) aipatzea lehenak mendiko maillota eskuratu baitu eta bigarrenak azken kilometroetan ia 2 minutuko errentaz aurrera egitea lortu baitu.

Gaurko etapan kaltetu nagusien artean Fuglsang (AST) aurkitzen da 17kmren faltan erorikoa izan baitu. Odolez ikusi dugu baina badirudi, oraingoz behintzat, jarraitzeko moduan izango dela.

Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) Tour honetako lehen mini podcast honetan.

#269 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapa

Podcast honetan 2018ko La Coursek eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapak eman duenaren laburpena egiten du Egoitz Lizaso (@elizaso).

La Coursen ikuskizuna izan dela azpimarratu digu, Van Vleuten garaile izan delarik. Euskaldunak ere bikain, batez ere Ane Santesteban 9. sailkatu baita.

Tourrea, aldiz, Alpeetako lehen etapa eta Quick-Stepeko Alaphilippe (QST) izan da ihesaldiari esker etapa garaipena lortu duena. Van Avermaetek (BMC) ere lider jarraitzen du eta errenta areagotu ihesaldian sartuta lortu duen errentari esker.

#267 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 8. etaparen laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. Esprintean amaitu den etapan Groenewegen (TLJ) izan dela berriro ere garailea kontatzen digu. Baita nola Greipel (LTS) eta Gaviria (QST) zigortuak izan ziren. Gainontzean sailkapen nagusiko txirrindulari kaltetua Dan Martin (UAD). Lider, berriz, Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du.

#266 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 7. etapa

2018ko Frantziako Tourraren 7. etaparen minipodcasta duzue hau. Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) esprintean amaitu den kronikatxoa prestatu digu. Garailea Groenewegen (TLJ) gaztea izan dela aipatzen digu, bere lehen garaipena Tour honetan. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du lider.

#265 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 6. etapa

2018ko Frantziako Tourraren 6. etaparen laburpentxoa egiten digu Imanol Lluciak (@imanolllucia). Etapa gaur Mür de Bretagnen amaitu eta bertan azkarrena Dan Martin (UAD) izan da. Van Avermaetek (BMC) lidergoari eusten dio. Faboritoen artean denbora galdu dutenak Bardet (ALM) eta Dumoulin (SUN) izan dira.