Britaniarrak orduko errekor berria ezarri du 54,526 km-ko batazbestekoarekin.
Etiketa Artxiboak:Tony Martin
Atsegin dut
Urtea hasi da eta txirrindularitzaren gurpilak ez du etenik. Hamabi hilabete erakargarri ditugu aurretik bi gurpildun kirolarentzat. Hamaika notizia eta ekitaldi ikusgarriz betea izango da.
Lokatzak dauka aste hauetan foku mediatikoak gainean. Enekok ekarri zizkigun nazioartean eta gertu gertatzen ari diren gorabeherez. Errepideko txirrindularitzak aldiz ematen ari da bere lehen berriak. Urteko zita garrantzitsuenak urrun egon arren oraindik Britainia Handitik datorkigu notizia: Wiggins-ek Skyrekin duen erlazioa bertan behera utziko du Paris-Roubaix lasterketa gauzatu ostean eta pistan zentratuko da Rio 2016ko Joko Olinpikoetan dominaren bat lortzeko. Hori gutxi balitz txirrindulari talde bat sortu du eta Mallorcako Challengean lehiatuko da lehen aldiz “Wiggins” taldea. Continue reading “Atsegin dut”
Giant-Shimanoren uzta, fruituak eman eta eman
Irlandar asteburuaren ostean, eta ostiralean Garmin-Sharp taldeak izan zuen zorigaiztoko erorketaren ondorioak alde batera utzita, hizketagai bakarra dago azken orduotan Italiako Giroaren inguruan: Marcel Kittelen garaipenak, eta batez ere, Dublingo helmugan egindako berebiziko erakustaldia. Bi garaipenak, gainera, sprint antolatu baten gidaritza baliatu barik bereganatu ditu. Honek bere gaitasunaren maila goratzen du, taldearen lana zalantzan jar lezakeen hein beretsuan.
Albaina, Giant-Shimanoren lanak orain arte eman dituen fruituak ukaezinak dira. Taldeak mota guztietako sprintetan lortutako emaitzak hor daude, eta Kittelek berak behin baino gehiagotan bere onespena erakutsi izan du taldearen bideratzaile-trenaren inguruan hitz egiterako unean.
Sprintetako metodologiaz haratago, ordea, urtez urte egindako lan zuzen eta eraginkorrari erreparatu behar zaio egitura herbeherearraren arrakastaren gakoak bilatzen hasita, jakina, sprintetan bere gailurra erakusten duena. Izan ere, 2009. urtean Frantziako Tourrak Skil-Shimano xumea gonbidatu zuenean, inork gutxik esperoko zuen bost urteren buruan nazioarteko tropeleko erreferenteetako bat izango zenik. ASOk taldearen ibilbide eredugarria saritu nahi izan zuen orduko hartan, eta era berean jakina zen UCIren gustokoa ere bazela. Normaltzat jo beharreko egoera, taldeen hazkunde eta desagertzeak inbertsore handien mugimenduek baldintzatzen dituzten kirol honetan.
Continue reading “Giant-Shimanoren uzta, fruituak eman eta eman”
Zer esango diogu Contadorri?
Ezusteko handiak ematen dituen kirola da. Hori esan ohi dugu txirrindularitzari buruz, eta gaur, beste behin, bere izaera erakutsi du kirol horrek. Azken egunean, azken unean, argitu dira podiumera igo diren gizonen izenak. Erlojupeko luzea, eta, gainera, azken etapa: aproposa guztiok hankaz gora jartzeko. Besterik gabe, azkenean, Contadorrek (TCS) astelehenean erdietsi zuen postuari eutsi dio, azken egunetan ahul sentitu dela aitortu duen arren. Ez da, gainera, nolanahiko garaipena izan, askotxo baitira 49 segundo sailkapen nagusirako. Badakizue 49 segundotan, gutxi gorabehera, 200 ume jaiotzen direla munduan? Hori, beraz.
Tony Martinen erakustaldia Valverdek hortzak erakutsi dituen egunean
Ikuskizun ederra eskaini digu gaurkoan ere Itzuliko 2. etapak: Iparraldeko errepide bazterretan bildu diren zaletuek Tony Martinen erakustaldia bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Ziztu bizian pasa da Urdazubi inguruko zaletuen begien aurretik alemaniar txirrindularia. Beno, txirrindularia, hura zela jakin badakigulako. Ze zaldia ere izan zitekeen, edota 5etako espresoa. Hura zen abiada. Erasoa jo eta segundu bakar bat ere jateko gai ez da izan tropela, amaiera aldera, OPQSekoak hanka altxa duen arte, helmugan garaipena ospatzeko denbora lain hartuz. Gaur talde estrategia ondo baliatzen jakin dute talde belgikarrean. De Ronden egin ez zuten akats larria arintzeko balioko du, akaso.
Continue reading “Tony Martinen erakustaldia Valverdek hortzak erakutsi dituen egunean”