Bennettek (BOH) irabazi du esprintean amaitu den Vueltako lehen etapa
Gaurko Espainiako Vueltako 3. etapa esprintean amaitu da eta garaipena Bennettek (BOH) lortu du Theuns (TFS) eta Mezgecen (MTS) aurretik. Aipatzekoa Jon Aberasturik (CJR) laugarren postuan helmugaratzea lortu duela onenekin batera. Aurpegiaren beste aldea Gaviriak (UAD) erakutsi du helmugarako 40kmra aurkitzen zen igoeran tropelari jarraitzeko gauza ez baita izan eta, taldekideen laguntza izan badu ere, ez da gai izan tropelean sartzeko.
Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) errepaso podcast honetan.
Irlandar asteburuaren ostean, eta ostiralean Garmin-Sharp taldeak izan zuen zorigaiztoko erorketaren ondorioak alde batera utzita, hizketagai bakarra dago azken orduotan Italiako Giroaren inguruan: Marcel Kittelen garaipenak, eta batez ere, Dublingo helmugan egindako berebiziko erakustaldia. Bi garaipenak, gainera, sprint antolatu baten gidaritza baliatu barik bereganatu ditu. Honek bere gaitasunaren maila goratzen du, taldearen lana zalantzan jar lezakeen hein beretsuan.
Sprintetako metodologiaz haratago, ordea, urtez urte egindako lan zuzen eta eraginkorrari erreparatu behar zaio egitura herbeherearraren arrakastaren gakoak bilatzen hasita, jakina, sprintetan bere gailurra erakusten duena. Izan ere, 2009. urtean Frantziako Tourrak Skil-Shimano xumea gonbidatu zuenean, inork gutxik esperoko zuen bost urteren buruan nazioarteko tropeleko erreferenteetako bat izango zenik. ASOk taldearen ibilbide eredugarria saritu nahi izan zuen orduko hartan, eta era berean jakina zen UCIren gustokoa ere bazela. Normaltzat jo beharreko egoera, taldeen hazkunde eta desagertzeak inbertsore handien mugimenduek baldintzatzen dituzten kirol honetan.