
Gogoan dut iaz nola Vinokourovek (AST) Murgian amaitzen zen 3. etapa hartan tropelari esprinta ohostu zion azken kilometroetan erasoa jota. Gaur antzerako zerbait egin du Impeyk (GEC) Gasteizen eta garaipena berarentzat.
Euskara, teknologia eta txirrindularitza
Gogoan dut iaz nola Vinokourovek (AST) Murgian amaitzen zen 3. etapa hartan tropelari esprinta ohostu zion azken kilometroetan erasoa jota. Gaur antzerako zerbait egin du Impeyk (GEC) Gasteizen eta garaipena berarentzat.
Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
– Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa
– Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean
– Euskaldunak nola ikusi ditugun
– Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai
– Gure Tropelari begiratuta lider doanaren kinielarekin faborito sendoa dela zalantza gutxi: luixa
Daniel Martinek irabazi du La Covatillan eta Mollema lider jarri da. Wigginsek erakustaldia eman du, Rodriguez larri ibili da, Scarponi lehertu da erasoa jo ostean eta sailkapen nagusian bederatzigarren da Haimar Zubeldia.
Continue reading “Espainiako Vueltak bira eman du”
Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk dagoeneko urteak daramatzate goren-gorenean, Kreuziger, Gesink, Boasson Hagen eta Ciolek kasu. Beste batzuk, iaz erakutsi zuten beraien burua: Peter Sagan, Rui Costa, Gorka Izagirre, Van Garderen, Kiserlovski, Daniel Martin, Guarnieri… Denak ala denak gehienez 24 urteko txirrindulariak gaur egun.