Nor oroitzen da ProTourraz?

Martxan da Giroa eta ukaezina da txirrinduzaleon arreta han dagoela asteotan. Bost axola ProTour zirkuitutik at dagoela. EHko Itzulia eta Romandiako Itzulia ere gozatu genituen. Australiako Tour Down Under amaitu zenetik 2 hilabete pasa ondoren, Pro Tourraren barne lehiaturiko itzuli bakarrak izan dira. Egun bateko lasterketak ere ez dira askoz gehiago izan: Flandriako Itzulia, Gante […]

Txirrindularitzaren benetako arazoaz

Txirrindularitza kinka larrian dago. Errepideko txirrindularitza profesionala zehazkiago esateko. Zalantzarik ez. Baina ez da doping-a errudun nagusia. Doping aferak arazo sakonago baten ondorioetako batzuk besterik ez dira, zoritxarrez jendartean ezagunenak eta minik gehien egiten ari zaizkienak kirol honi. Baina oker dabiltza txirrindularitza doping-aren arazoa konpontzeak salbatuko duela pentsatzen dutenak. Txirrindularitzaren arazoa, instituzionala da. Egiturazkoa, nolabait […]