Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez.
Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari gertatutakoa da esanguratsuena. Lehen bi asteetako indarraldiak bukaera izan zuen hirugarrenean. Hustu egin zen Yates, aurretik Esteban Chaves taldekideari gertatu antzera. Mikel Nievek orekatu ahal izan zuen galera.
Chris Froome da orekaren borreroa. Israelen lurrera erori, patrikak ustez bete eta ezertarako gai ez zela izango espero zenean erakustaldia eman zuen. Suspertze harrigarria izan zen askorentzat, gaitasunaz harago nolakotasunarekin txundituta. 80 kilometro faltan jotako eraso hark jota utzi zituen tropeleko hainbat kide, ikus-entzule eta zaleak. Continue reading “Aste batetik hirura bitartekoa”
Ez dezagun ezkutatu atzo jazotakoa, Tropela laguntzaileetako bat izan arren. World Tour mailako lasterketa batek gaitasun gehiago izan behar du, gertaerei aurreratzen jakin behar du, azkarragoa izan behar du horrelakoak ekiditeko. Gogoratu Klasikoaren aurrekontua 350.000 €-tik gorakoa dela.