Adam Yates zauritua azken kilometroan (bideoa)

Sinesgaitza dirudi, batez ere Frantziako Tourra bezalako lasterketa garrantzitsu batean, baina gertatu zen. Adam Yatesek (OGE) erasoa jo zuen Lac de Payolle jaitsieran sailkapen nagusian segundoak urratzeko asmoz baina azken kilometroko pankarta gainera erori zitzaion bideoan ikusten den moduan. Ikustekoa.

Azkenean zuen denbora tartea aintzat emanda orain sailkapen nagusian bigarren postuan aurkitzen da britainiarra eta gaur maillot zuriarekin aterako da errepidera. Ea ba ez duen ezer larririk eta Tourra lehiatzeko moduan den!

Contador bera bakarrik erori da

Gaurko egunean erorketek protagonismoa hartu dute. Badakigu lehen astean urduritasuna izaten dela eta gaurkoan ere ez da desberdin izan.

103. Tour honetako lehen etapan, helmugan ikusi dugu erorketarik handiena, txirrindulari gehien kaltetu dituena behintzat. Esprintean maillot horiaren bila zirela eroriko handia izan da baina horrek ez du Cavendish galarazi etapa garaipena eta maillot horiaz jabetzeko. Badirudi erorikoan kaltetu larririk ez dela.

Notizia, ordea, Contadorren erorikoa izan da. 80 km falta zirela helmugara bidean izan da eta bideo honetan ikus daitekeen moduan bera bakarrik erori da. Ez da ez hasera ona izan Tinkoffeko liderrarentzat.