Aia eta Cauberg Huyra bidean

Amstel Gold Race 2015 - Cauberg

Zita oso garrantzitsuak pasa dira urteko lehen zati honetan… eta zita oso garrantzitsuak iristeko datoz oraindik. A ze nolako gozamena hartzen ari garen uneoro txirrindulari zaleok.

Intentsua izaten ari da denboraldia. Lasterketa mediatikoena iritsi arteko denboran, Frantziako Tourra, ezin aspertu. Bide horretara arte ikus ditzakegu telebistaz edo bisitatu gertu ditugulako txirrindularitzan mitikoak diren tokiak, edo mitikoak bilakatzera doazenak. Eta euskaldunok horretan zorte ona dugu.

Gaur iritsiko da munduko txirrindularirik hoberenak (emakumeak eta gizonezkoak) Belgikako aldaparik ezagunenera: Huyko muinoa. Azken urteetan ohituta gauden bezala “youtube” lasterketetara, ziurrenik Ardenetako Hirukoaren bigarren lasterketa azken igoeran erabakiko da. Atzo horrela bizi izan baikenuen Amstel Gold Race lasterketan: talde bat kontrol lanak egiten, eta dena azken aldapan erabaki zen.

Protagonismoa Aian nagusitu ez baina “youtube” amaiera horietara alternatiba jarri zion gazteak hartu zuen: Michal Kwiatkwoski (Etixx – Quick Step). Pasa den Euskal Herriko Itzulian, nahiko polita izan dena, Aiako famatua egin den maldan erasoa jo eta hautagai nagusien planak ia aldrebestu zituen. Toki hori, atzoko Cauberg edo asteazkeneko Huy bezala, toki mitikotzat bilakatzen ari da nazioarteko txirrindularitzarentzat. Ea Itzuliako antolatzaileek ez duten ahaztua uzten hurrengo edizioetan, zaletuek eskertuko dute eta seguru txirrindulariak errespetatzen, hots, beraien lana bakean egiten utziz inolako enbarazurik egin gabe.

Igandean, eta Ardenetako Hirukoari amaiera emateko, txirrindulariek lasterketarik miretsienetakoan ere, ziurrenik gidoi bera gauzatu daiteke. “Zaharrena” deitzen dioten Liega – Bastogne – Liega-k txirrindulari klasikozale askok nahi dute beraien palmaresean beste edozeren gainetik… hain preziatuak diren lasterketa hauek soso samarrak izan arren azkenaldian, duten maila mitiko horrengatik egon gaitezke txirrindulari zaleok telebistara itsatsita ordu askoan.

Jarrai dezagun luzaroan txirrindularitzaz disfrutatzen!!!

Argazkia: www.nrc.nl

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.