Ullrichek Frantziako Tourra irabazi zuen. Zabelek sei aldiz etxeratu zuen Tourreko maillot berdea. Biak ala biak alemaniarrak dira. Altig ere alemaniarra zen. Ez zen Ullrich edo Zabelen mailara iritsi Frantzian, baina erraldoi alemaniarrak itzal luzea izan zuen, dudarik gabe, batez ere 60ko hamarkadan. Joan den larunbatean, ekainak 10, hil zen 79 urterekin.
Altigen garaipen entzutetsuena, ziurrenik, Euskal Herrian izan zen. 1962ko Espainiako Vuelta irabazi zuen eta azken etapa erabakigarrian, Donostiako Atotxako futbol zelaian jarritako belodromoan bukatu zen erlojupekoan bere taldeburua zena menderatu zuen. Eta taldeburua ez zen nolanahikoa: Anquetil abiatu zen Bartzelonatik Vuelta irabazteko asmoz. Altigek, baina, liderraren maillota jantzi zuen ustekabean. “Batzuetan otzana, besteetan zitala” irakurtzen jarraitu
Ekitaldi honekin goiz eder batez ziklistatxoekin gozatzearekin batera, gure hondartzetan galtzeko zorian den ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratzeko ekimenarekin aurrera jarraituko dugu.
Kolpe fisikoa bera baino psikologikoa gainditzeko lana hartu beharko du Kruijswijek. Aurreneko itzuli handia hain gertu izan eta horrelako zorigaiztoko akats batengatik galtzeak benetan izan behar duelako gogorra. Eta txirrindulariaz beraz gain, Herbeheretan ere atsekabez ikusi izango zuten seguru asko Giroaren amaiera. Iaz 
Hirugarren astean gertatzen dena gertatzen dela, bere kirol ibilbideko egunik politenak igarotzen ari da Kruijswijk, Italiako Giroko maglia arrosa soinean. Azken egunetako mendateak gainditu beharko ditu jantzi preziatua etxeratu aurretik, baina ez dago dudarik; Lotto-NL Jumbo taldeko igotzaileak jauzi handia egin du.