Mikel Landaren ordua

Ate joka dugu jada urteko lehenengo hiru asteko itzulia. Harbideetako klasikoak gogoangarriak izan baziren, erabat bestelakoak suertatu ziren Ardenetakoak, eta agian horregatik, zaletuak gosez dira, Italiako Giroa noiz hasiko zain.

Lasterketa arrosak duen berezko xarmaz gain, gainera, aurten euskal zaleak badu beste pizgarri bat. Eta ez euskal zaleak bakarrik; Mikel Landaren azken urteko bilakaerak ikusmin handia sortu du txirrindularitza munduan, eta aurten Sky taldearen koloreekin lehiatzeak ikusmin hori areagotzea eragin du.

Mikel Landa

Denboraldi hasiera ez zen lasaia izan talde britainiarrarentzat arabarri dagokionez. Apustu handia egin zuen Mikel Landaren fitxaketarekin: taldean lider berri bat sartzeak suposatzen duen ahalegin ekonomikoak zuzenean Sky-ren harri bitxietako bat bilakatu zuen Landa. Eta beste gauza batzuen artean, Tim Kerrison taldeko kirol errendimendu burua bere zerbitzuetara jartzea suposatzen zuen horrek. “Mikel Landaren ordua” irakurtzen jarraitu

Mikel Landa Giroko hautagai nagusia

Sekula ez du Tropelak euskal txirrindulari bat Giroko hautagai nagusien multzoan izan, eta esango nuke Tourrean eta Vueltan ere ez. A ze esperantzak piztu dituen Murgiako txirrindularia zaleon artean!!

2016_Mikel_LandaIzan ere ez da soilik hautagai nagusien multzoan sartzeko besteko meritu izatea: momentu honetan Tropelan hautatuena dugu SKYko liderra. Eta ez da harritzekoa ikusita iaz erakutsi zuen maila eta aurtengo denboraldi hasiera bikaina.

Osasun arazoak edo behar beste errendimendua aurkitu ezinda zebilela jakin genuen denboraldi hasieran. Martxoa amaiera arte ez da lehian hasi baina Garrastatxun gora zalantzak uxatu zituen arabarrak. Etapa eta lidergoa eskuratu zituen, baina lasterketa erritmo faltak eraginda seguruenik, ez zen eusteko gai izan. Taldeak berak ere ez zuen espero sailkapen nagusiaren lehian izatea, baina ez zuen harritu etapa garaipenak. “Mikel Landa Giroko hautagai nagusia” irakurtzen jarraitu

Oraindik ere gizonezkoen kirola

JOHANSSON-BIRA-TXAPELAMarka da, baina asko hitzegin da Emakumeen Biraz lasterketa hasi aurretik ere. Kartela ustez sexista zela eta kritikak egon ziren, eztabaida eta zalaparta. Barkatuko didate irudi hori sexistatzat jo zutenek, baina txikikeria galanta iruditu zitzaidan, eta kartelen sinbolismoa ukatu gabe, gustatuko litzaidake zorroztasun hori beste eremu batzuetara eramango balute, baita txirrindularitzan bertan ere.

Duela pare bat urte gizonezkoen Euskal Herriko Itzulia nola, aurtengoan emakumezkoen Emakumeen Bira egon da arriskuan. Antolatzaileak ez zeuden World Tourretik kanpo geratzeko prest, maila gorenean ez bazen ez zuten lasterketa aurrera ateratzeko asmorik, eta UCIk horretarako eskaturiko gutxieneko baldintzak bete ezinik zebiltzan. Telebista estaldura bermatu behar zuten eta hortarako dirurik ez. Azkenean baina, lortu zuten ETBren babesa Eusko Jaurlaritzari esker eta lasterketa aurrera atera da.

Denak pozik? Lasterketa ederra joan da eta etorkizuna bermatzeko legez besteko proposamen bat ere lortu zen Gasteizko Legebiltzarrean. Izan ere, emakumezkoen kirolerako limosna bat lortzeko ere borrokatu egin behar da. Bitartean, ez da dudan jartzen gizonezkoen kirola babestea. Ez da dudan jartzen ere erakunde publikoek kirol profesionala babestea.

Baina diru publikoaren zenbatekoa, kasu hontan Euskal Herriko Itzuliari ematen zaiona vs Emakumeen Birari ematen zaiona konparatu duenik ere izan da. Lur Etxeberria EH Bilduko legebiltzarkidea ibili da gaia mugitzen eta berak eman dizkigu zenbait datu bere twitterrean:

– Gizonen Itzuliari EITBk 628.000 euro (emisio-eskubideetan eta produkzio-gastuetan). Emakumeen Biraren jarraipena egiteko 50.000 euro.

– Kultura sailak (kirol zuzendaritzak): 190.000 euro gizonen Itzulia antolatzeko. 14.000 Emakumeen Bira antolatzeko

Eskertzen da gardentasuna. Ulertzen da Danele Sarriugartek goikoei “datu histeriko” deitzea eta sareko feminista guztiak asaldatu eta bapatean txirrindularitzarekiko interesa agertu izana. Baina azterketa serio bat egin edo arrazoizko konparaketa bat egiteko hain alferrak edo akritikoak gara, datu hauek beren artean konparagarriak izan daitezen edo ulertzen saiatzeko esfortzu txikiena ere ez dugula egiten. Ezin baita hain arinki esan bata bestea baino 10 aldiz gehiago laguntzen dela edo horrelakorik.

Adibidez, telebista produkzioa zenbat kosta den badakigu, baina ez irudia beste telebistei saltzeagatik zenbat jaso duen ETBk. Hau da, gustatu ala ez, Itzulia erakargarriagoa da beste telebistek seinalea eros dezaten. Aprobetxatzen du hori gure telebista publikoak? Egiten duen inbertsioaren zein % berreskuratzen du?

Edo zuzenean antolatzaileei ordaintzen zaizkienen inguruan, lasterketa bakoitzak ze kostu dituen jakitea interesgarria litzateke, hau da zenbat ordaintzen dien talde, laguntzaile edo zerbitzuen hornitzaileei. Kasu honetan, ez hainbeste diru kopurua absolutoa. Tontoenak ere badaki gehien kostatzen denak gehien jasotzen duela orain, baina gehien behar duenak? Eta zertarako erabiltzen du? Adibidez, nola zaintzen du genero ikuspegia bere lasterketetan? Ezin diezaioke exijitu Eusko Jaurlaritzak Itzuliaren antolatzaileei musutxoak banatzea beste helbururik ez duten emakumezkoak podiumetik kendu ditzan? Jon Tornerrek horretaz idatzi zuen atzo Argian. Aurrekari bikaina ezarriko lukete mundu mailan, anakronismo batekin amaituko zen eta neskatxa horien soldatak ere aurreztuko lituzkete. Baina egia esan, ez dut esperantzarik Hizkuntza sailburuordetzatik dirutza jasotzen zuten bitartean euskaraz webgunea jartzeko gai ez zirenetaz, orduan ere kontrapartida hori ez zitzaiolako eskatzen gobernutik…Erakunde publikoen funtzioak ez luke dirua ematea soilik izan behar. Praktika eta antolakuntza eredugarriak bultzatzea baizik, eta hor apenas egin da ezer. Diruarekin dena konponduko balitz bezala.

Ez dezala inork, halere, bi frogetara bideratzen den diru publikoa berdintzearen kontrako aldarririk ulertu aurreko lerroetan. Edo bai, zergatik behar dute ekarpenek berdinak? Agian emakumeen kirola hain profesionalizatua ez dagoenez gehiago mereziko luke. Baina genero ikuspuntuaz gain, beste ikuspuntu batzuk ere kontutan hartzea guztiz beharrezkoa da.

Eta lasterketak alderatu ditugunez, zergatik ez hitzegin taldeez? Euskaltel-Euskadiren desagertzearen ondorioz hainbeste negar egin den honetan, zenbat negar egin da goi mailako emakumezko euskal talde profesional bat ez dugulako izan haren pare? Agian, beste proiektu profesional berriren bat ateratzen bada noizbait, erakunde publikoek emakumezkoen taldea ere martxan jartzea baldintza ezinbestekotzat jo beharko lukete. Gogora dezagun Euskadi Fundazioa elitean egon den 2 hamarkadetan aberria eraiki agian bai, baina berdintasuna eraikitzen hutsaren hurrengo ekarpena egin zuela.

Zorionak, Poulidor!

Poulidor, 1961ko Milan-San Remo irabazi zuen uneanApirilaren 15ean 80 kandelari putz egingo die bizirik dagoen ziklistarik mitikoenetako batek: Poulidorrek. Ez zuen inoiz Tourra irabazi, baina batez ere bere kemenagatik eta Anquetil eta Merckx bezalako txapeldun handiekin izandako borroka estuengatik milaka zale frantziarren bihotza bereganatu zuen. 1964ko Tourra esku-eskura izan zuen. Txirrindularitzaren historiako liburu gehienetan tartea du Puy de Domeko igoera gogoangarriak. Ametsen Antzokian, sumendi itogarrian. Anquetil eta Poulidor, Poulidor eta Anquetil pega-pega eginda, bata eta bestearen sorbaldak ikutzeraino. Poulidorrek aurkaria atzean utzi zuen eta haren aurretik iritsi zen helmugara.

Anquetilek, baina, 13 segundoko abantaila zuen oraindik sailkapen nagusian. Poulidor, baina, ez zegoen amore emateko prest, eta non eta Anquetil ondoen moldatzen zen diziplinean, azken eguneko erlojuz kontrako etapan, emozioak goia jo zuen. Anquetil hobeto atera zen, baina Versalles eta Paris arteko bidean, apurka-apurka behera egin zuen. Poulidor helmugara iritsi zenean, jendez inguratuta ikusi zuen bere burua eta batek baino gehiagok esan zion Poulidorri Anquetili aurrea hartuko ziola sailkapen nagusian. Poulidorren ilusioa zapuztu zuen, ordea, maillot horiak. Nahiak errealitateari aurrea hartu zion… 2014an, Puy de Domen, non bestela, omendu zuten Poulidor, igoera ahaztezinaren 50. urteurrenaren harira. “Zorionak, Poulidor!” irakurtzen jarraitu

#110 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Roubaix

2016 Paris-RoubaixPost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Paris-Roubaix lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Euskal Herriko Itzuliari errepaso azkarra
– Kinielari errepasoa