“Tropela Hondartzan”, igande honetan Zarautzen

TH_2016_txikiaEkitaldi honekin goiz eder batez ziklistatxoekin gozatzearekin batera, gure hondartzetan galtzeko zorian den ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratzeko ekimenarekin aurrera jarraituko dugu.

Honela, ekainaren 19an Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen parean, antolatuko dugu Tropela Hondartzan ekitaldia. Bertan, igande goiz eder bat pasatzeko bi osagai desberdin izango ditugu:

ZIKLISTATXOEN TXAPELKETA

Batetik, hondarretan, hainbat zirkuitu egin eta zirkuitu hauetan kaniken laguntzaz ziklistatxoen lasterketak egingo ditugu. Txapelketa taldeka izango da eta azkarrenentzat sariak izango dira. Azkarrenarentzat bakarrik ez, zirkuiturik dotoreena egiten dutenentzat, ziklistatxorik eleganteenarentzat, kiroltasunaren saria eta beste hainbat sorpresa! Parte hartzekoak bazarete, txapelketaren antolaketa errazteko komenigarria da izen-emate orri hau beteko bazenute. Ez dugu araudi zorrotzik jarriko eta ez gara epaile lanetan jarriko baina irizpide batzuk zehazte aldera jokoaren araudi txiki bat idatzi dugu.
Aurten, gainera, bi maila izango ditugu:
• HAURRAK: 12 urte edo gazteagoak
• HAUR HANDIAK/HELDUAK: 13 urte edo gehiago dituztenak

VINTAGE ERAKUSKETA

Bestetik, pasealekuan bertan, lehengo txirrindularitzaren erakusleiho moduan, erakusketa bat jarriko dugu. Bertan izango dira eskuz pintatutako berunezko ziklistatxoak, ziklisten irudiekin hornitutako botila-txapak, ziklistatxoz osatutako maketak, garai bateko Karpy ziklista taldearen materiala, Libros de Rutaren libururik berexienak, Juan Mari Tolinen argazkiak eta abar luze bat. Guzti hau musikarekin goxatuz eta lagun giro eder batean egingo dugu.

Bertan erakusteko moduko ziklistatxoak, kromoak, argazkiak edota beste bitxikeriaren bat baduzu, gustura egingo dizugu tokia erakusketan.

Beraz, gogoratu: Ekainaren 19an, igandearekin, zita bat duzu Zarauzko malekoian. Zatoz eta animatu zure ingurukoak. Bertan ikusiko dugu elkar!

Eta ez ahaztu trasteroan gordeta egon daitezkeen ziklistatxoak eta kanikak ekartzea!

Informazio gehiago Tropela Hondartzan gunean aurkituko duzue. Iazko ekitaldiko argazkiak ere bertan dituzu ikusgai!

TP15_web