Sprinter berrien belaunaldia iritsi da

gaviriaAtzo Tirreno-Adriaticon izan zuen Fernando Gaviriak bere bataioa World Tourrean. 21 urte besterik ez ditu sprinter kolonbiarrak. Bai, ongi irakurri duzue, kolonbiarra da eta sprinterra (irakurri beza esaldi hau birritan Euskal Herrian igotzaileak bakarrik sor daitezkeela uste duenak).

Sasoiko dago. Ez alferrik, pasa den astean Londresen ospatu ziren Pistako Munduko Txapelketetan urrezko domina bat lepoan jantzita iritsi zen Italiara, Omnium lasterketan hain zuzen ere. Ez zuen izan Cavendish-ek Wiggins-ekin batera Madison-ean lortutako urrezko dominaren sona, baina podcastean aipatu genuen bezala, ez zen Cav Londreseko belodromotik zuzenean Italiara zihoan bakarra. “Sprinter berrien belaunaldia iritsi da” irakurtzen jarraitu

#107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa

Nibali Tirrenoko irabazlePost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Tirreno-Adriatikoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Interesgarriagoa al da Tirreno Paris-Niza baino?
– Kinielari errepasoa
– Euskaldunak

“#107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa” irakurtzen jarraitu

#106 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Niza

2016ko Paris-NizaPost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Paris-Niza lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– 2016ko denboraldiko lehen lehiaketa!
– Paris-Nizari emandako atentzioa baxua?
– Kinielari errepasoa.
– Aurten faboritoak hasieratik lasterketak lehiatzen
– Euskaldunak

“#106 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Niza” irakurtzen jarraitu

2016ko sorpresen bila

Paris-Nice 2015 - 09/03/2015 - Etape 1 - Saint Remy Les Chevreuse - 196,5 Km - France - Le peloton au passage à Chambord

Txirrindularitzan lokatza garaia utzi berri dugun honetan Munduko Txapelketaren ospakizunarekin, Tropelako jarraitzaile eta kolaboratzaileok bagoaz gutxinaka-gutxinaka aurre denboraldiko etapa ezberdinak erretzen.

Proiektu honetako zati diren lehiaketa ezberdinak hurbildu ahala geroz eta sakonago ikertzen ditugu taldeen nondik norakoak. “2016ko sorpresen bila” irakurtzen jarraitu

Bejondeizula, Eduardo!

2016_Eduardo_SepulvedaBeharbada oraindik denboraldi hasieran gaudelako, Argentinan eta Australian jokatu diren probei ez diet aurrerago jokatzen direnei adinako arretarik eskaintzen. Hala ere, jakina, egunkariko orriak zabaltzean edo sarean sartzean, emaitzak bilatzen ditut, eta bereziki poztu naiz Sepulvedaren etapa garaipenarekin Argentinako San Luisko Tourrean -bigarren bukatu du sailkapen nagusian Dayer Quintanaren atzetik-. Izan ere, ondo gogoan dut iazko Frantziako Tourreko nire kinielan sartu nuela argentinarra, eta itxaropena banuen hirugarren asteari begira puntu zakua betetzen lagunduko zidala. Baina…Erdiak erdi ustel. Ez zen haraino iritsi, ordea. “Bejondeizula, Eduardo!” irakurtzen jarraitu