Iazko denboraldian, lasterketaren bat hasi aurreko egunetan, tropela-zaleon artean asko komentatzen genuen honakoa: “AG2R tope zabilenk! Lasterketa guztietan norbait sartzen ditenk aurrean! Begira nola dabilen Betancur!” eta horrelakoak. Eta halaxe zen, kolonbiarrak Paristik Nizarakoa irabazteaz gain, ezin ahaztu Pozzovivo-ren Giroko 5. postua eta nola ez, urteko zita garrantzitsuenean bi emaitzarik onenak: Tourreko Péraud-en bigarren postua eta Bardet-en 6.a eta gazteen saria.
Salto kualitatibo bat eman zuen talde frantziarrak, horrelako postuetara ohitu gabeko taldea izaki. Azken bi urtetako zenbait gertakarik eman dezakete erantzuna. 2012 bukaeran 24 urteko Houanard gazteak EPOz positiboa eman zuen, eta 2013ko Giroan Georges-ek enmaskarante batekin beste bat. Giro hartan Betancur ikaragarri bat ikusi genuen, gogoratzen baduzue. Aste honetan jakin dugu bere profesional ibilbideko urte guztiak talde frantziarrean daramatzan Mondory-ren EPO positiboaz. 2 urte eskasetan 3. positiboa.
Continue reading “Jean-Christophe: bat ez, hiru!”
Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak.
Urtemugekin jarraituz, 25 urte dira
Pare bat urte badira Tourrean ez dabilela oso fin
Urtero lez martxan dugu berriro ere nazioarteko tropela. Denboraldi hasierako lasterketak eszenatoki aparta dira txirrindulari gazteek bere burua ezagutzera eman dezaten eta aurtengoa ez da salbuespena izaten ari. Azken asteetan bi lasterketa nagusi izan dira zaleen ahotan: