Carnage!!

Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.

Hona hemen kaltetuen zerrenda:

Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita.

Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik.

Imanol Erviti (MOV): eskuin zangoan zauri larria. Ebakuntza egin behar diote.

Poels (VCD): hiru sahiets hautsita izateaz gain, giltzurruna, birikak eta bazoa kaltetuak.

Continue reading “Carnage!!”

Saganek gurpiletik atera ditu

Saganek bigarren etapa garaipena lortu du Boulogne-sur-Merren. Igandean bezala, helmuga koska batean jarri dute antolatzaileek eta inor ez da gai izan eslovakiarraren zartakoari erantzuteko. Herenegun bezala, Chavanel tropela ustekabean harrapatzen saiatu da azken maldan, baina alferrik. Samuel Sanchez zortzigarren helmugaratu da.
Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketa handirik izan. Cancellarak lider jarraitzen du eta ezusteko handirik ezean, RadioShack Nissan Trek taldekoak lehen postuari eutsiko dio larunbatera arte. Wiggins moztuta sartu da helmugan, baina azken kilometroan izandako eroriko batek eragin duenez atzerapen hori, Skyko ingelesak ez du denborarik galdu.

Continue reading “Saganek gurpiletik atera ditu”

Spartacusen berpiztea

Atzoko prologoa irabazteko faboritoen artean aurkitzen zen Cancellara eta Tourrari sasoiko ekin diola erakutsi du. Kiniela gehienetan Cancellara eta Tony Martin ziren faborito gaurkoan, baina zoriak Suitzako txirrindulariaren alde egin du; zoriak eta bere saio bikainak.

2004ean irabazi zuen lehenengoz Tour bateko sarrerako etapa. Orduan ere Liejan jokatu zen etapa eta 6,1km zituen. Azken urteetan gainbeheran zetorrela zirudien, batez ere Tony Martin eszenan agertu zenetik. Alemaniarrak, ordea, gaurkoan zulatua izan du (marka da gero 6,4kmtan zulatua izatea!!) eta horrelako tarte txikian galdutako denbora errekupera ezina da. Continue reading “Spartacusen berpiztea”

Ion Izagirrek etapa garaipen ikaragarria Giroan!!

Iaz euskal txirrindulariek Giroan lortu zutena errepikatzea zaila zela, baina aurreratu zigun Amets Txurrukak irratiko elkarrizketa batean entzun nionez, aurreko astean saiakeran egin bazituzten ere azken astean ere ez zirela geratuko zerbait lortu artean. Gaurkoan, zen handiz, Ion Izagirre, Izagirre anaietan gazteenak, eguneko ihesaldian sartu da eta garaipena lortzeko gai izan da. Continue reading “Ion Izagirrek etapa garaipen ikaragarria Giroan!!”

Phinney atzoko faboritoetan nagusi

Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki.

Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa irabazi zuen eta horrek abantaila ematen zion, baina gogoratu Romandiakoan zenbait txirrindularik euripean jokatu zutela atzo ez bezala. Dena den, Thomasek ez zuen hutsik egin eta denborarik onena jarri zuen.

Ez nuke aipatu utzi nahi Navardauskasen (GRM, %0,1) marka denbora luzez gainditu ezineko marka izan zela.

Continue reading “Phinney atzoko faboritoetan nagusi”