Ion Izagirrek etapa garaipen ikaragarria Giroan!!

Iaz euskal txirrindulariek Giroan lortu zutena errepikatzea zaila zela, baina aurreratu zigun Amets Txurrukak irratiko elkarrizketa batean entzun nionez, aurreko astean saiakeran egin bazituzten ere azken astean ere ez zirela geratuko zerbait lortu artean. Gaurkoan, zen handiz, Ion Izagirre, Izagirre anaietan gazteenak, eguneko ihesaldian sartu da eta garaipena lortzeko gai izan da.

Garaipena bikaina da. Bideoan ikusi dezakezuen moduan, azken 4,5 eta 2,5 km artean igoera bat zuten. Herradak sua piztu badu ere, Ionek pare bat eraso jota aurrera egin du. Bikain! De Marchi “erlojuaren aurkako espezialista” saiatu da atzetik aurrera egiten, baina ez da gauza izan Ionen gurpilera iristeko. Bikain Ion! 2,5 kilometroren faltan iritsi da igoeraren amaierara eta 8 segundoko aldea atzeratzen zien Herrada, Frank eta De Marchiri. Zortzi segundo horiek, ordea, 16 bihurtu dira helmugan azken zuzenean sartu arte ez baitu amore eman Ormaiztegiko txirrindulariak.

20:00ak aurretik irratian Arritxu Iribarrek elkarrizketatu du Haimar Zubeldiarekin batera. Neskalagunak eta kideek bisita sorpresa egin diotela esan du asteburuan eta gaur goizean agurtu dituela etxerantz baitzetozen. Ez dut sinesten bisita horrek eraginik izan ez duenik gaurko garaipenean. Gertukoen babesa edukitzean bat indartu egiten du eta hori zangoak beste behar delakoan naiz.

Garaipena asimilatu gabe duela ere aitortu du. Ion, lortu duk!! Handienen pare etapa garaipena Giroko hirugarren astean. Zorionik beroenak eta segi horrela! Bejon dakiala!!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.