Haimar Zubeldiak eta Markel Irizarrek ikurrinak dituzte

Atzo RadioShack-Nissan-Trek taldearen aurkezpena zertxobait jarraitzen izan nintzen. Aurkezpen ekitaldiarekin batera webgune berria ere martxan jarri zuten: RadioShackNissanTrek.com. Aurten soinean eramango duten maillot berriaz gain, sarrerako orriaren oinean zenbait txirrindulariren izenak eta banderak agertzen zirela ikusi nuen. Eta horien artean Haimar Zubeldia eta Markel Irizarrek aldamenean ikurrina bana zutela konturatu nintzen.

Gaur goizena Twitter bidez goian jarri dizuedan irudi hori jarri dut txio batean eta oihartzun pixka bat izan du. Bai Haimar eta Markelek ikurriñak zituztelako, baita Klödenek Europako bandera zuelako Alemaniarra izan beharrean.

Bandera edo herritartasun kontua ere mintzagai izan dugu askotan Tropelan bertan ere. Nik nire iritzia argi dut: bakoitzak gehien sentitzen duenaren araberako bandera erabil dezala. Euskal herritar naizen aldetik, nire uste aurrera pausu garrantzitsutzat jotzen dut txirrindularitza profesional mailako talde batek euskal txirrindulariei horrelako aukera ematea. Era berean, txalogarria iruditzen zait bai Haimar Zubeldia eta baita Markel Irizarrek ikurrinaren alde egitea.

Seguru polemikarako gaia izango dela, bai orain eta bai gero ere.

Viscontiren maillot berria kritikagai

Viscontiren maillotaAtzokoan txirrindulari asko izan ziren beraien talde berrien maillotak soinean zituztela agertu ziren argazkiak. Horien artean Visconti eta bere maillot berria izan da. Hemen gehitzen dizkizuet Italiako txapeldunaren maillotaren bi argazki.

Dakizuen bezala Visconti aurten Movistar taldean arituko da; begibistakoa da. Baina maillotak kritika asko jaso ditu sarean. Diseinuak inor gutxi konbentzitu du eta egia esan, niri ere ez zait gustatu. Seguru zuek ere zer esan asko duzuela maillot honen inguruan. Hori dela eta zuekin elkarbanatzen ditu bi argazki hauek. Zer diozue?

Argazkiak: tourdejose.com

Continue reading “Viscontiren maillot berria kritikagai”

Euskaltel-Euskadi talde gorria izango da 2013tik aurrera [inozentada]

Dakizuen bezala Euskaltel-Euskadi taldeak 2012. urtera arte zuen ziurtatua Euskaltelen babesa. Egoera horren aurrean, euskal komunikazio zerbitzuen enpresaren erantzunaren zain geratu beharrean, aurrera egin eta beste babesle baten bila aritu dira. Eta lortu ere, lortu dute.

Vodafone izango da 2013tik aurrera eta 3 urtez egun Euskaltel-Euskadi taldea bezala ezagutzen dugun taldearen babeslea. Izen berria Vodafone-Euskadi izango da, eta noski, babesle nagusia Vodafone izanda, talde laranja izatetik talde gorria izatera pasako da. Sofía Rodriguez-Sahagún, Vodafone Españako irudi eta marka zuzendariaren hitzetan, Espainiako Vueltak Euskal Herrian izan duen harrera ona ikusita orain arteko talde laranja gorriz janzteak irudiari kalterik ez diola egingo argi geratu da. Continue reading “Euskaltel-Euskadi talde gorria izango da 2013tik aurrera [inozentada]”

Markel Irizar, Cancellararen bizkarzain

Duela egun gutxi susto ederra hartu zuen Markel Irizarrek eta bide batez susto ederra eman zigun zaleoi. Entrenatzen ari zela erori egin zen. Eroriko horren ondorioz, besteak beste, aurpegia puztu zitzaion eta hatz bat hautsi zuen. Zorionez, oñatiarrak hobera egin du, nabarmen gainera. Continue reading “Markel Irizar, Cancellararen bizkarzain”

Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke

Ez gaitu harritu. Espero zitekeen zerbait zen. Kontrakoa gertatu izan balitz ere normaltzat hartuko genukeen. Atzo eguerdian Carlos Sastrek prentsaurreko baten bidez agur esaten zion txirrindularitza profesionalari. 35 urterekin eta azkeneko 15ak kirol honi estuki lotuta.

1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi zenean ezagutu zion batez ere. 2003An Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen (Pirinioetako lehena, eta agian oso ondo oroitzen naiz Tour hura ikusgarria izan zelako: Armstrong – Ullrich bataila, Zubeldia – Mayo Euskaltel-Euskadi tandema ikuskizuna emanez eta gainera Alpe d´Huez-en etapa poltsikoratuz, Belokiren erorketa eta ondorioz amerikarraren ziklo kros espektakulua…). Nik 2003ko uztaileko egun hartan ezagutu nuen Leganesen jaiotakoa baina El Barracon (Avila) finkatutakoa. Oso forma bitxian ospatu zuen etapa garaipena (eta era original batean): txupete bat atera zuen mailloteko poltsikotik eta ahoan sartu zuen. Ivan Bassoren alde lan egin arren Tour hartan, sailkapen nagusian 9. tokian amaitu zuen.

Continue reading “Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke”