Gaur 2018ko Espainiako Vueltako 11. etapa jokatu da eta ihesaldiak bidea egitea lortu du etapa garaipenaren bila. Aurrera egin duen tropeltxo horretako indartsuena De Marchi (BMC) izan da eta berak eraman du etapa garaipena. Sailkapen nagusiaren lehian den Pinot (GFC) ere ihesaldian sartu da baina ez da gauza izan etekinik lortzeko. Lider Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.
Atzo eduki zuten txirrindulariek lehen kontaktua Bosgoetako mendateekin. Igandeko etapak ere ibilbide gogorra izango du, 170 km-tan 6 mendate puntuagarrirekin: 3º mailako 3 mendate, 2º mailako 2 mendate eta aurtengo Tourreko 1º mailako lehen portua. Aipatu beharra dago azken portua helmugatik 43 km-tara igoko dutela eta jaitsiera luze baten ondoren 21 km geratuko zaizkiela ibilbide lau batean, etapak izango duen ibilbide lau bakarra. Ihesaldiak atzo bezala arrakasta izateko aukera guztiak dauzkala pentsatzen dut, hala ere faboritoen artean taldeko estrategiak medio mugimendu interesgarriren bat ikus genezake.
FABORITOAK
Errepideak bakoitza bere tokian ipiniko du. Ihesaldi interesgarri bat ikus genezake, sailkapen orokorraren lehiatik kanpo baina igoeretan majo ibili daitezkeen txirrindulariekin osatua. Ihesaldia ez iristekotan, gizaseme indartsu eta azkar batek irabaziko du talde murriztuko esprinta. Esan bezala, taldekako mugimendu interesgarriren bat ere ikus genezake, ihesaldian txirrindularien bat sartuaz azken kilometroetan bere liderraren alde lan beltza egin dezan. Oso etapa interesgarria izango da, egun zaila ordea izenen bat aipatzeko. Hala ere izarren taulatxoarekin ausartuko naiz.
Amaitu berri da Dauphiné lasterketa famatua, urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourrari begira azken test serioa inundik inora. Bertan izan dira tropeleko oilar nagusienak, eta emaitza ezin eskasagoa izan da. Orain urte bete bezelaxe, Sky taldeko bi txirrindulari izan dira lehen bi postuetan. Gogoratu, ondoren Tourrean ere lehen bi postuatan talde beltzeko txirrindulariak izan genituela.
Gidoi jakineko etapak. Kiryienka, Boasson Hagen edo eta Thomas-en gidaritzapean ondoren Froome eta Porte-ren luzimendurako. Keniarra lehen, australiarra bigarren, txirrindularitza exotikoaren mugak gaindituz. Erlojupekoan onenak izan dira. Diferentziak markatu dituzte. Eta aldapan gora? Baita ere. Ez Contador, ez Rodriguez, ez Valverde… Arerioak xehetu dituzte…