Haimar Zubeldiak bere lesioaren berri eman du

Haimar Zubeldiak gaurko etapa hasi aurretik komunikabideak deitu ditu komunikatu bat irakurtzeko. Bertan denboraldi hasieran lasterketatan parte hartu gabe izatearen benetako arrazoiaren berri eman du. Hemen duzue:

“Orain dagoeneko Tourra amaitzear dela, niretzako aurtengo lasterketa oso garrantzitsua izan dela aipatu nahi nizuen.

Niretzeko garrantzitsua izan da izan ere orain 3 hilabete aurikulako fibrilazio egonkor bat jasan nuen, eta medikuek esaten zidatenaren arabera nire kirol ibilbidearen amaiera izan zitekeen. 4 astez erabateko atsedenean eta tratamenduan izan nintzen azaldu dizuedan egoera honen ondorioz.

Gaur arte dena ondo joan da eta Bodegas medikuari (hemendik agur bat berari), nire familiaren baldintzarik gabeko sostenguari, lagun eta taldeari (nire egoeraren berri izan baitzuen uneoro) esker, berriro ere txirrindularitzaz gozatzeko aukera izan dut inoiz egin ez nuen moduan. Continue reading “Haimar Zubeldiak bere lesioaren berri eman du”

#67 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Bigarren asteari errepasoa

Frantziako Tourreko bigarren asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

Skyren nagusitasuna Alpeetako etapa nagusietan. Nor da taldeburua, Wiggins ala Froome?
– Euskal txirrindulariak: Egoi Martinez eta Gorka Izagirre etapen lehian, eta Haimar Zubeldia sailkapen nagusiari begira.
– Sailkapen ezberdinei errepasoa.
– Gaur jakin den Frank Schlecken ez negatiboa.
– Geratzen diren bost etapei begirada.

Froomek leial izango dela adierazi du

Asko aipatzen ari da aurtengo edizioan Wigginsen arerioa etxean duela eta hori Froome dela. Alpeetan indartsuago zegoela erakutsi zuen Kenian jaiotako txirrindulari britainiarrak, baina taldeburua Wiggins dela ziurtatzen du. Taldearen estrategia Wiggins maillot horiz Pariseraino mantentzea dela dio eta berak horretarako lan egingo duela.

Era berean, ordea, ez du guztiz baztertzen Pirinioetan Wiggins ezinak jota ibiltzen bada berak taldearen alde ardura hartzea. Ez dut uste egoera horretaraino iritsi daitekeenik kontua, baina auskalo! Continue reading “Froomek leial izango dela adierazi du”

#66 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Lehen asteari errepasoa

Frantziako Tourreko lehen asteari errepasoa egiten dute podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Gainera podcast honetan Haimar Zubeldiari atseden egunean egindako elkarrizketa duzue entzungai.

Ondorengo edukia aurkituko duzue podcast honetan:

Haimar Zubeldiari egindako elkarrizketa.
– Euskal txirrindulariak.
– Sky taldearen nagusitasuna. Espero zen?
– Zein talde dira Sky sendo honi aurre egiteko gai?
– Faboritoak, bai kanpotik eta baita tropeletik bertatik ere.
– Beste izen propio batzuk: Sagan, Pinot, Cavendish eta Greipel.

Argazkia: radioshacknissantrek.com

Zerua oskarbi dago

Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.

Continue reading “Zerua oskarbi dago”