Tourreko multzoen azterketa: beste hautagaiak

Zenbat buru, hainbat helburu. Beste hautagaien multzoa zabala da, benetan. Eta helburuak ere, anitzak. Batzuk podiumerako edo are gehiago, irabazteko lehian egoteko asmoz abiatuko dira Passage du Goisetik astebete barru, eta beste batzuk asmo apalagoekin. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: beste hautagaiak”

Tourreko multzoen azterketa: hautagai nagusiak

Andy Schleck eta Contador 2009ko TourreanBi dira hautagai nagusiak aurtengo Tourrean: Contador eta Andy Schleck. Pintokoaren parte hartzea ez da segurua izan orain astebete arte. Garbi zegoen Pintokoaren faltan Andy Schleck izango zela faborito nagusia, baina azkenean mutzo hau era honetan sortzen lagundu du Contadorren parte hartzeak.

Zalantza asko sortzen dituen multzoa da dudarik gabe. Nire inguruan galdetu dudan bakoitzean inork ez dit erantzun ziurtasunez bataren ala bestearen aldejo autua egingo duenik; erantzun nagusia zalantza izan da eta Tropelan ere berdin gertatu delakoan nago. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: hautagai nagusiak”

Zer gertatzen da Tropela.net-eko portzentajeekin?

Hau da askok egin duzuen galdera. Ez da harritzekoa, izan ere, Hautagai nagusien multzoan bi hautagai bakarrik daude, Contador eta Andy Schleck, eta biak A multzoan daude; nola da posible hori?

Aukeraketa-portzentajeen gaia oso eztabaidatua izan da Tropela.net sortu zenetik. Askok kentzea eskatu izan duzue txirrindularitzaz gehiegi ez dakienari mesede egiten diola argudiatuz. Beste hainbatek, ordea, portzentajeak defendatzen ditu ‘ez hain aditu izanik’ gida gisa lagungarri egiten baitzaie. Continue reading “Zer gertatzen da Tropela.net-eko portzentajeekin?”

Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute

Aurrekoan nabarmendu genuen Galibier izango dela aurtengo Tourreko mendate kuttuna, 100 urte beteko baitira aurreneko aldiz igo zutenetik. Ba, etapa berean Alpe d’Huez igoko dute. Holandarren mendatea deiturikoa. Pirinioetan ikurriña festa egon ohi den moduan, Alpe d´Huezen holandarrek  ‘agintzen’  dute. Hup,Hup Holland oihukatzen dute, etengabe. Zergatik deitzen zaio Holdandarren mendatea? Ba herrialde horretako txirrindulariak jaun eta jabe izan zirelako 70ko eta 80ko hamarraldietan. Continue reading “Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute”

Contador frantziarren ahotan

Aste honetan bertan argitaratu da kirol prentsan frantsesen artean eginiko inkesta bat. Bertan, frantziarrei galdetu zaie ea Contador Frantziako Tourrean izatea gustuko ote luketen.

Hona inkestaren emaitzak: frantziarren %63ak ez dio lekurik ikusten Contadorri aurtengo lasterketako tropelean.
Continue reading “Contador frantziarren ahotan”