Atzo, Andoni Urbistondo kazetariak zale askok buruan dituen hainbat galdera jarri zituen paperean Gara egunkarian. Aztergai izan zuen 2018an euskal txirrindularitzan emango den berrikuntza nagusienetako bat: Euskadi-Murias taldearen saltoa profesional mailara eta Euskadi Fundazioaren aro berria, Mikel Landaren gidaritzapean eta berriro kontinental mailan. Baina begirada zabaldu eta 2019an ere jarri zuen jomuga: «Zein izango da 2019ko egoera? Berbera? Bestelakoa? Bi taldeek jarraituko dute? Zein mailatan? Bakarra osatzeko elkartuko dira?» Continue reading “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (1)”
Kategoria Artxiboak:Iritzia
Emozio gutxiko lehia ziklo-krosean
Hilabete baino gehiago da ziklo-kros denboraldia martxan dela eta aurreko urteetako lehia faltan botatzen da. Oraindik luzea da denboraldia baina oraingoz, Mathieu van der Poel holandarrak ez du areriorik izan. Irailean Estatu Batuetan, uda giroan ospatu ziren bi Munduko Kopako probak erraz irabazi zituen eta berdin Koksijdeko (Belgika) zirkuito hondartsu eta mitikoan ere.
Eta denboraldiaren lehen zati hau borobiltzeko, pasa den igandeko Europako txapelketan, Tabor, Txekian, erraz nagusitu zen. Tartean beste hainbat proba ere poltsikoratu ditu, eta batzuetan zerbait estuago ere hartu dute Poulidorren biloba, Koppenbergcross-en adibidez, Flandriako Itzuliko muino ezagunaren inguruan egiten den lasterketan.
#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa
Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.
#231 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Contadorrek (TFS) bere azken lasterketa profesionalean etapa garaipena lortu duen l’Angliru gainean. SKYko gizonak ere sendo izan dira eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan maillotari eusteko. Podiumeko postuetan bai, aldaketak izan dira eta Froomekin batera Nibali (TBM) eta Zakarin (KAT) izango dira Madrileko oholtzan.
#230 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko tropeltxoko esprintean azkarrena De Gendt (LTS) izan den kontatzen digu. Faboritoen artean mugimendua Contadorrek (TFS) egin duela ere kontatzen digu, baina azken kilometroetan neutralizatua izan dela era bai. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.