Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Contadorrek (TFS) bere azken lasterketa profesionalean etapa garaipena lortu duen l’Angliru gainean. SKYko gizonak ere sendo izan dira eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan maillotari eusteko. Podiumeko postuetan bai, aldaketak izan dira eta Froomekin batera Nibali (TBM) eta Zakarin (KAT) izango dira Madrileko oholtzan.