Podcast labur honetan Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko bigarren etaparen kronika egiten digu, beti ere gertakaririk interesgarrienak eta bitxikeriak kontutan hartuta.
Kategoria Artxiboak:Errepasoa
#164 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 1. etapa
Podcast labur honetan Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko lehen etaparen kronika egiten digu, beti ere gertakaririk interesgarrienak eta bitxikeriak kontutan hartuta.
Oude-Kwaremonteko ibiltaria
Balentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen Philippe Gilbert 101. Flandriako Tourrean, eta azkenean, erakustaldia emanez lortu zuen garaipen gogoangarria. Ederki sufrituta, hori bai.
Muur Kapelmuur mitikoan hasi zen benetako lasterketa. Azken 100 kilometroetan sarturik, Tom Boonenek tropela luzatu, estutu eta bat baino gehiago ikusleak agurtzen harrapatu zuen. Horrela geratu ziren atzean kiniela guztietako bi faborito nagusiak: Greg Van Avermaet eta Peter Sagan. BMC eta Bora taldeak, hurrenez hurren, lo geratu ziren, eta minutu inguruko aldea bertan behera uzteko erre zituzten makinak. Lotto-Soudalek ere kale egin zuen, enegarrenez. Continue reading “Oude-Kwaremonteko ibiltaria”
Eguzki printzekin, gustura
2016ko abuztuaren 6a. Uda giroa bete-betean Euskal Herrian. Hemendik urrun, Rio de Janeiron, Olinpiar Jokoetako txirrindularitza proba. Canoasko zirkuitu sigi-sagatsua, eta dominen lehia iritsi zenean, txirrindulari batek baino gehiagok ospitalean bukatu zuen, Vista Chinesako bihurgune bihurrietan jasandako eroriko latzen ondorioz. Horien artean, Henao eta Porte. Urte erdi eta gero, Paris-Niza lasterketan pozarren bukatu dute biek, nola kolonbiarrak hala Tasmaniakoak. Continue reading “Eguzki printzekin, gustura”
Aldapan gora doa Ben Hermans
Askok Flandriako Brabantse Pijl klasikoa irabazi zuenean izan zuten Ben Hermans belgikarraren berri. 2015ean izan zen eta BMC taldearen maillotarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen, Matthews eta Gilberten aurretik. Berarentzako mugarri izan zen lorpen hura, eta ordutik bere diziplina talde lana, ehiztari sena eta erlojuaren kontrakoetan lehiatzea izan da. Continue reading “Aldapan gora doa Ben Hermans”