#151 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 17. etapa

2016ko Vueltako 17. etaparen kronika duzue entzungai, gaurkoan Raulen (@raulperezmartin) eskutik. Gaurko etapan, ihesaldian sartu den Frankek (IAM) irabazi du Koning (SKY) eta Gesinken (TLJ) aurretik. Vuelta irabazteko hautagaien artean ez da alderik izan.

#150 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 15. etapa

2016ko Vueltako 15. etaparen kronika duzue entzungai, gaurkoan Ibanen (@piban) eskutik. Gaurko etapan Contadorrek (TNK) sua piztu eta lasterketa lehertu duela kontatzen digu Ibanek, etapa garaipena Brambillak (EQS) irabazi duelarik eta Quintanak (MOV) lortu duen errenta nabarmena atera dio Froome (SKY) britaniarrari, gaurko galtzaile nagusia.

Ezin ahaztu epaileek kontrolez kanpo iritsitako 80 txirrindulariak lasterketan mantentzea erabaki du.

#149 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa

Ohi baino beranduago izan bada ere, hemen duzue 2016ko Vueltaren 14. etaparen kronika Egoitzen (@elizaso) eskutik. Bertan Gesinken (TLJ) etapa garaipena, Oricaren estrategia, Quintana (MOV) eta Froomen (SKY) arteko lehia eta batez ere gaur euskaldunek izan duten protagonismoa aipatzen ditu, David Lopez (SKY), Omar Fraile (DDD) eta Haimar Zubeldiak (TFS) izan dutena.

#148 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

2016ko Vueltaren 13. etaparen kronikaz Imanol (@ImanolLlucia | @subiendopuertos ) arduratu da. Gaurko etapan ihesaldiak tropelaren baimena izateaz gain patxadaz ere hartu dutela kontatzen digu.

Garailea Lampre taldeko Conti gaztea izan da, Txinako talde berrian izango den txirrindularietako bat.

#147 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 12. etapa

2016ko Vueltako 12. etaparen kronika Egoitzen (@elizaso) eskutik dator gaurkoan. Vuelta Euskal Herriko errepidetan sartu dela gogorarazten digu, izan ere bihar Euskal Herrian jarraituko baitu Urdax-Dantzarinean amaitzeko. Bai bata zein bestea Itzuliako etapak izandakoak.

Gaurko irabazlea Keukeleire (OBE) belgikarra Bilboko Gran Vian.