James Bonden azken pelikula zinema aretoetan dagoela aprobetxatuta, zuen baimenarekin, Sky taldea eta MI6 zerbitzu sekretu britainiarra parekatuko ditut ondorengo lerrootan. Bond jaunaren pelikuletan, maiz, zerbitzu sekretuari men egin nahi ez diona izaten da gaiztoa, zitala. Bada, Sky taldean ere diziplina arazotxo bat edo beste izan dute Brailsfordek eta gainerako zuzendariek. Esate baterako, Sir Wigginsek irabazitako Tourrean, 2012an, Froomek taldeburua atzean utzi zuen mendiko etapa batean, nahita edo nahi gabe. Auskalo. Ordutik Froome izan da taldeko nagusia, baina ezin uka punta-puntako beste txirrindulari batzuk ere izan dituela Skyk, eta haietako batzuentzat bigarren mailan egotea ez da beti gozoa. Continue reading “Irabazteko baimena”
Kategoria Artxiboak:Analisia
Argia da Nibali. Argiena?
Denboraldi gorabeheratsua izan da zalantzarik gabe Nibalirena. Frantziako Tourra hasi aurretik iazkoaren antzeko ibilbidea zeraman, soilik bere herrialdeko txapelketa poltsikoan zuelarik. 2014ko prestaketa berbera, beraz. Noski, iazko Tourrean egindakoa eginez gero (4 etapa eta sailkapen nagusia) gainontzeko denak barkatuta daude.

Baina aurtengoan gauzak ez dira berak uste bezain ongi irten. Nahi baina exkaxago frantziar maldetan, lasterketa osoa ezinean ibili ondoren etapa batekin makilatu du bere partaidetza. Noski, hau ez da halako presupuestoa duen txirrindulari batentzako nahiko emaitza, eta taldeko ugazabak Espainiara bidali zuen #laVuelta (ez #LV2015) lehiatzera. Eta hara, bigarren etapan etxera, nola eta kamerek taldeko autoari eskegita harrapatu ostean.
Continue reading “Argia da Nibali. Argiena?”Udazkeneko “La Primavera”
Urteko zita garrantzitsuena hemen da, errepideko munduko txapelketa. EEBBtan alajainetan, txirrindularitza modernoaren aroaren erakusgarri. Richmond hiriko errepide zabaletan izango da, Virginia estatuan.
Azken urteetako zabalena dirudi lasterketak, baita hautagaien zerrendak ere. Izan ere, ibilbideak duda batzuk sortzen ditu. Alde batetik, ez dago muino edo zailtasun orografiko handirik, eta guztira 2.000 metroko desnibel positiboa dauka. Ez da asko noski 259 kilometroko ibilbide batean. Hala, ez dirudi eskalatzaileentzako lasterketa. Bestalde, ibilbidearen luzerak berak gogortuko du lasterketa, eta horrek egingo du gizonik indartsuenen selekzioa. Urtean zehar izaten diren lasterketak kontutan hartuta Milano-Sanremo hartuko nuke erreferentzia bezala. Continue reading “Udazkeneko “La Primavera””
Orica deluxe
Vueltako lehen astearen bukaera ez da gozoa izan Orica-Green Edge taldearentzat, Chavesek liderraren maillota kendu behar izan duelako Dumolinen mesedetan. Hala ere, Oricako buruek sinatuko zuten, zalantzarik gabe, lehen astea horren oparoa izatea: Chavesek bi etapa garaipen, Ewanek beste bat eta liderraren maillota sei egunetan. Vueltan bakarrik ez; denboraldiko beste proba garrantzitsu batzuetan ere bikain ari da Stephensen taldea. Continue reading “Orica deluxe”
Vueltan iraileko azterketak
Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.
Ez genuke hutsik egingo esango bagenu Vuelta urteko beste bi itzuli handiekiko anai txikia izan dela. Urte askotan nortasunik gabea, sailkapen nagusiko mailotaren koloreen aldaketekin adibidez (horitik urre kolorera eta gaur egungo gorriraino) eta esperimentu nahi gune bezala (ez zait inoiz ahaztuko bi tropelen ideia inoiz. Mahai gainean egon zen lasterketak bi tropel handik lehiatzea lehen astean. Bata bestearekiko ordubeteko aldearekin eta azken bi asteetan sailkapen nagusian zeuden talderik azkarrenak jarraitzea lehian. Orduan nolabaiteko desesperazioan murgilduta zegoen Vuelta-ko antolakuntza zalegoa erakarri nahian). Continue reading “Vueltan iraileko azterketak”
