Aurre analisia: 17. etapa: Digne-les-Bains / Pra Loup (161 km)

etapa 172015eko Frantziako Tourra azken txanpan sartu da. 5 etapa geratzen dira Tourra amaitzeko, eta Pariseko etapa kenduta, beste 4 etapek bere mamia izango dute. Alpeek betidanik izan ohi duten presentzia edukiko du aurtengo edizioak ere, 4 etapa mendatetsu izango dugularik aurtengo urtean. Lehen etapa hau, bigarren atseden egunaren biharamunean dator, eta denok gogoratzen dugu lehen atseden egunaren ostean zer gertatu zen La Pierre-Saint-Martingo etapa hartan, beraz etapa garrantzitsua izan daiteke.

Tourrak aurrera egin ahala, ikusi da Froomen (SKY) agintea ez dela hain nabarmena eta Movistarreko gizonak behin baina gehiagotan ikusi ditugu arazotan jartzen britainiarra. Alpeetan azken lehia ikustekotan gara. 4 egun geratzen direlarik, egunero bilatuko dute Froomen (SKY) aldetik ahulguneren bat, eta egoera honek etapa politak eskainiko digu. Contadorren (TCS) aldetik ere balentriaren bat edo beste espero dugu, urrutiko eraso batekin talde estrategia bilatuz, baina hori beste etapa batean izan beharko da. Duda gabe, sailkapen nagusiko txirrindularien arteko lehia ikusiko dugu, bai podiumerako lehia, baita top10-erako lehia ere.

Ibilbideari erreparatzen baldin badiogu, ikusten da Apeetako lehen etapa honek badaukala bere zailtasuna, gainera euria iragarrita dago eta horrek asko zaildu dezake etapa. Hasierako kilometroak lauak izan arren bukaera mendatea mendatearen atzean igo beharko dituzte txirrindulariek. Dauphine Kriteriumean etapa berdina lehiatu zen aurtengo edizioan, Bardetek (ALM) irabazi zuen etapa hura. Etapako puntu beroena Col d’Allos (14km, 5.5%) mendatean izango da, bereziki bere jaitsiera teknikoan. Guretzat, biharko etapa Movistar taldeak kontrolatuko du. Bi gizon indartsu dituzte, bai sailkapenerako bai etapa lehiatzeko ere, gainera, oraindik ez dute etapa garaipenik eskuratu eta Valverderentzat (MOV) aukera paregabea izan daiteke podiumera oraindik gehiago hurbildu ahal izateko.

Gure faboritoak

3 bidoiValverde (MOV) [Kirolbeten 7,00]

2 bidoi Nibali (AST) [Kirolbeten 7,00], Bardet (ALM) [Kirolbeten 15,00], Contador (TCS) [Kirolbeten 16,00]

bidoi 1  Froome (SKY) [Kirolbeten 8,00], Quintana (MOV) [Kirolbeten 18,00], Gesink (LTJ) [Kirolbeten 60,00]