Aurre analisia: 15. etapa: Mende / Valence (183 km)

etapa 15
Frantziako Tourra azken astean sartzera doa, aurretik ordea, bigarren asteko azken etapa hau geratzen zaie egiteko. Etapa benetan zaila aurreikusteko. Ihesaldiak, beste behin, mugimendua helmugara eramateko aukera ona izango du, baina azken 40 kilometroak lauak diren heinean, baliteke txirrindulari azkarrak dauzkaten taldeek etapa honi ere zukua atera nahi izatea.

Ibilbidea ez da batere erraza izango, erdi bidean mendate garrantzitsu bat igo beharko dutelako Col de Escrinet (7.9km, 5.8%). Duda gabe, mendate honek esprinter garrantzitsuak atzeratuko ditu, ihesaldiak abantaila polita lortzeko aukera ezin hobea izango duelarik etapako zati honetan. Azken mendate gainetik helmugara 56 km faltako zaizkie, eta ihesaldiak daukan errentaren arabera talde bat edo beste jarri daiteke ihesaldia zapuztu nahian.

Beti ere, ikusi beharko da ihesaldiaren egitura eta taldeen jarrera etapa non erabakiko den jakin ahal izateko, baina ni behintzat, ihesaldiaren aldekoa naiz. Bigarren aste amaieran gauden heinean, txirrindularien indarrak ez dira hasierakoak eta ihesaldiak zapuztea gero eta zailago bilakatzen den erronka bat izaten da.

Gure faboritoak

3 bidoiSagan (TCS) [Kirolbeten 5,00]

2 bidoi Degenkolb (TGA) [Kirolbeten 6,00], Boasson Hagen (MTN) [Kirolbeten 25,00], Coquard (EUC) [Kirolbeten 30,00]

bidoi 1  IHESALDIA: Jungels (TFR) [Kirolbeten -], Pozzato (LTS) [Kirolbeten -], Gautier (EUC) [Kirolbeten -]