Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da.
Dagoeneko Vuelta 2011ko bi podcastak entzungai dituzue, bai txirrindularien ingurukoa eta aurrez argitaratu genuen ibilbidearen ingurukoa ere.
Txirrindularien azterketa
Axier Sukia, Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011an oraindik ziur ez badakigu ere, parte hartuko duten txirrindulariez dihardute podcast honetan. Oraindik oso goiz da eta taldeek ez dituzte beren bederatzikoak zeintzuk diren esan oraindik nahiz eta badakigun zenbait ziur izango direla, Igor Anton edo Nibali kasu. Solaskideek aurtengo Vueltak izango duen ibilbidea ikusita, aurrean izan daitezkeen txirrindulariez hitz egiten dute. Horretaz gain zenbait txirrindulari Munduko txapelketa prestatzeko aprobetxatuko dutela Vuelta hau gogora ekartzen dute. Talde ezberdinen aipamena ere egiten dute eta horien artean Caja Rural aurten nola ez duten gonbidatu aipatzen dute.
Ibilbidearen azterketa
Axier Sukia, Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011ren ibilbideaz dihardute podcast honetan. Ibilbidean izango diren etapen ezaugarri eta profilez aritzen dira. Euskal Herritik pasatzearen polemikaz ere aritu dira. Zalantzarik gabe Tropelan Vueltako kiniela egiteko kontutan izan beharrekoak aipatzen dituzte.
Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.
12 txirrindulari aukeratu ostean, kiniela osatzeko azken urratsa baino ez zaigu geratzen. Besteak multzoko sei ziklista aukeratzea. Talde zabala, inondik ere, 100dik gora txirrindulari ditugulako aukeran. Nondik jo? Ba, tropelazale gehienek Cancellara, Sylvain Chavanel, Gadret eta Voeckler begiz jo dituzte. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: besteak”