Denboraldia gero eta lehenago hastea ohitura bihurtzen ari den honetan, urtarrilaren 3. astea hasi ez eta jada martxan ditugu taldeak. Duela urte batzuk talde apalen lasterketak zirenak gero eta partaidetza sendoagoa bereganatzen doaz, baita zaleen arreta handiagoa ere, txirrindularitza denboraldi berri baten goseak bultzatuta lehen mokaduaren bila dabiltzanak.
Munduko txirrindulari garrantzitsuenetariko askok denboraldi hasierako lasterketa hauek prestaketa bezala erabiltzen dituzte hurrengo hilabeteetan izango dituzten helburuei begira eta beste batzuek, esprinter askok kasu, urteko lehen garaipena poltsikoratzea izango dute gogoan lehen aste hauetan. Horregatik, talde askok hegazkina hartu, ekuatorea zeharkatu eta hego hemisferiora abiatzen dira lasterketa eta tenperatura egokien bila.
Continue reading “Berriro ere martxan da nazioarteko tropela”
Hementxe da World Tourra. Australiako epeletik iritsiko zaizkigu denboraldiko lehen notiziak. Txirrindulariek lehenengo pedalkadak emango dituzte Australia aldean, Tour Down Under lasterketan. Oso lasterketa berezia izango da bereziki Mikel Astarloza sanpedrotarrarentzat, izan ere, aurten 10 urte beteko dira itzuli hori irabazi zuenetik.
Urtarrilean hotz egiten du. Euskal Herrian hotz egiten du. Ez, ordea, Australian. Bertan abiatzen dute denboraldia, Tour Down Under lasterketan. HTC-Columbia taldeko Andre Greipel alemaniarra nagusitu zen. Lehen bi etapetan tropela osorik edo ia osorik iritsi zen azken metroetara eta esprintean Greipel izan zen jaun eta jabe. Laugarren etapa ere irabazi zuen eta lideraren mailota eraman zuen soinean hasieratik bukaerara arte. Bigarrenez irabazi du Greipelek Australiako itzulia.
Urtea hasi da eta txirrindularitza ere abian jarri da. Lehen zita nagusia Australian hasi da jokatzen gaur bertan, Tour Under Down Australiako itzulia. Eta noski, izugarrizko ikusmina sortu du Armstrong bertan baita hiru urte t’erdi errepideetatik kanpo izan ondoren. Armstrongen urtea nioen izan ere ikaragarrizko ikusmina sortu baitu Texasdarraren itzulketak. Nigan ere aitortu beharra dut ikusmin ikaragarria sortu duela eta seguru naiz zeresan handia emango duela amerikarrak.