Caleb EwanOrica taldeko txirrindulari gaztea areriorik gabe dabil denboraldi hasieran.

Iaz bezala, Caleb Ewan (Orica-Scott) australiarrak denboraldia txukun hasi du. 22 urte besterik ez ditu baina bere esprintatzeko erarekin eta bere metro eta 65 zentrimetroekin Ewan-ek lasterketa handiagoetan zer esan emango duelaren susmoa ematen ari da.

Fernando Gaviria (Quick – Step) kolonbiarrarekin batera gizon azkarren belaunaldi itzela osatzen dute biek.

2017 honetan, Australiar Txapelketako Kriterium-a, People Choice klasikoa eta Tour Down Under-eko lehenengo etapan nagusi izan da dagoeneko asiar aurpegiko txirrindulariak. Robbie McEwen handiarekin alderatzen diote eta “Pocket Rocket” du ezizen bezala. Bere garaipen garrantzitsuena Espainiako Vueltan (2015) lortu zuen John Degenkolb eta Peter Sagan bostgarren etapan gailenduz.

Orain arte, Orica-ko kirol zuzendariek arretaz eraman dute maila gutxiago egutegiekin. Ordea, Michael Matthewsen agurrarekin (Team Sunweb) badirudi Calebek taldean Magnus Cort danimarkarrarekin batera pisu gehiago hartzen joango dela.

“Irabaztea asko gustatzen zaio, arerioak hobeagoak direnean gehiago motibatzen da. Fisikoki, egia da, asko igotzen ez den mutila dela. Asko gustatzen zait berarekin lan egitea, hobetzen ari da eta oraindik askoz gehiago hobetuko du” dio Neil Stephensek.

Noiz emango ahal du aurrera pauso hori? Argi dagoena da denbora Caleb Ewanen alde dagoela…

 

 

Argazkia: AAP