Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)

etapa 10Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.

Pirinioetako hirukotearen lehen etapa hau, goi mendateekin lehen kontaktua izango da, eta horrek beti dakar urduritasun puntu bat. Hala ere, etapa erosoa izango dute Col de Soudet biartean, ibilbide laua lagun izango dutelarik. Azken mendatea, 15,3 km 7,4%-ko maila bereziko (Hors Category) mendatea da, eta beraz, goi mailako txirrindularitza espero da, Tour hau irabazi nahi duten txirrindularien arteko lehen mokokadak ikusiko ditugularik. Continue reading “Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)”

#103 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015, 1 atseden eguna

Stannard eta ThomasPost honetan Iosu Garatek (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Frantziako Tourreko lehen asteak eman duenaren inguruko azterketa aurkituko duzue. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Zeintzuk dira puntu gehien eman dituzten txirrindulariak?
– erorikoak eta liderrak
– zer espero dugu hemendik aurrera?

argazkia: @teamsky (instagram)
Continue reading “#103 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015, 1 atseden eguna”

Aurre analisia: 9. etapa, Vannes / Plumelec (28 km)

etapa 9Lehen lasterketa asteari amaiera emateko, hona hemen 9.etapa, taldekako erlojupeko garrantzitsua. Guztira 28km egin beharko dituzte talde ezberdinek, eta ez pentsa ibilbide erraza izango dutenik. Lehen zatia laua baldin bada ere, ibilbidearen erdi partean eta batez ere bukaeran gauzak nabarmen zailduko zaizkie. Hiru igoera edukiko dituzte, lehena 4km 2-3%-ra, bigarrena 1km 4%-ra eta azkena helmugara iristear 1,7km 6,2%ra. Ez dirudite aparteko esfortzurik, baina errealitatean denok dakigu diziplinaren zailtasunaz eta talde bat baino gehiok denbora galera garrantzitsu bat edukiko dutela helmugan argi dago. Taldekako erlojupeko hau irabazi nahi duen taldeak, erritmo bizi bat denbora luzean mantentzeaz gain, indarrak ondo orekatu beharko ditu. Horretan trebeak diren talde bat baina gehiago aurki genezake aurtengo Tourrean. Continue reading “Aurre analisia: 9. etapa, Vannes / Plumelec (28 km)”

Aurre analisia: 8.etapa, Rennes/Mûr-de-Bretagne (181.5km)

etapa 8Aste bukaeraren etorrerarekin batera, bi etapa interesgarri datoz. 8. etapa hau, beste klasika bat balitz bezala hartu behar dugu, amaiera ez baita batere erraza izango. Ihesaldi bat antolatuko da eta argi, etapa aproposa izan daiteke ihesaldiak arrakasta edukitzeko eta. Taldekako erlojupekoa igandean dela jakinda, ikusi beharko da zein taldek hartuko duen erantzunkizuna pelotoi buruan, norbaitek hartzen baldin badu, beraz ihesaldiak aukerak izan ditzazke etapa honetan.

Mur de Bretagne (2km, 6,9%), 2 kilometrotako igoera besterik ez da, baina 10%-ra iritsiko diren malda bortitzak aurkituko dituzte bertan. Azken kilometroa 3%-ko aldapa leuna edukiko du eta ihesaldia zapuzten baldin badute, normalena, talde murriztu bateko esprinta ikustea izango litzateke, nahiz eta azken orduko eraso batek ere bere saria izan dezakeen. Continue reading “Aurre analisia: 8.etapa, Rennes/Mûr-de-Bretagne (181.5km)”

Aurre analisia: 7. etapa, Livarot / Fougères (190.5 km)

etapa 77. etapa esprinterren azken aukera izango da Parisa bitartean. Baliteke bidean zehar esprinten bat edukitzea baina ibilbideari dagokionez behintzat hau izango da aukera garbiena, eta noski esprinterren taldeek ez dute barkatuko.

Gaurkoan etapa aspergarri horietako bat ikus genezake, ihesaldi luze bat antolatuz hasiera hasieratik. Aurtengo edizioan, zorionez, ez dugu horrelako etaparik izan eta txirrindulariek seguru eskertuko dutela. Azken kilometroan esprinterren kolokazioak garrantzia izango du, esprint guztietan bezala. Continue reading “Aurre analisia: 7. etapa, Livarot / Fougères (190.5 km)”