Aurre analisia: 15. etapa: Mende / Valence (183 km)

etapa 15
Frantziako Tourra azken astean sartzera doa, aurretik ordea, bigarren asteko azken etapa hau geratzen zaie egiteko. Etapa benetan zaila aurreikusteko. Ihesaldiak, beste behin, mugimendua helmugara eramateko aukera ona izango du, baina azken 40 kilometroak lauak diren heinean, baliteke txirrindulari azkarrak dauzkaten taldeek etapa honi ere zukua atera nahi izatea.

Ibilbidea ez da batere erraza izango, erdi bidean mendate garrantzitsu bat igo beharko dutelako Col de Escrinet (7.9km, 5.8%). Duda gabe, mendate honek esprinter garrantzitsuak atzeratuko ditu, ihesaldiak abantaila polita lortzeko aukera ezin hobea izango duelarik etapako zati honetan. Azken mendate gainetik helmugara 56 km faltako zaizkie, eta ihesaldiak daukan errentaren arabera talde bat edo beste jarri daiteke ihesaldia zapuztu nahian. Continue reading “Aurre analisia: 15. etapa: Mende / Valence (183 km)”

Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)

etapa 14

Frantziako Tourreko bigarren asteburuko lehen etapa ihesaldiarentzat egina dago. Ez dago ibilbidea ikusi besterik ez, ihesaldiak aukera paregabea izango duela jabetzeko. Beste behin, ikusteko etapa polita izango dugu aurretik, batez ere ihesaldian murgiltzen diren txirrindularien artean egongo diren mugimendu ezberdinengatik.

Ibilbidearen lehen zatian mendate bat izango dute txirrindulariek, eta normalena, bertatik ihesaldia antolatuta ateratzea izango litzateke. Talde ezberdinek ondo dakite etapa hau ihesaldiak irabaziko duela, eta oraindik garaipen gabe dauden taldeek txirrindulariren bat edo beste ihesaldian sartzea nahiko dute, hasiera benetan bortitza izango duelarik etapa honek. Hortik aurrera, pelotoiak nabarmen altxako du hanka, ihesaldiak errenta polita hartzen duen heinean. Continue reading “Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)”

Aurre analisia: 13. etapa: Muret / Rodez (198.5 km)

etapa 13

Pirinioetako etapa erreginaren biharamunean, hona hemen Frantziako Tourreko 13. etapa. Inondik inora, pelotoi nagusiari hanka altxatzeko balio izango dion etapa, hemendik eta igandera bitartean ihesaldien garaia iritsi dela esan daitekeelako. Ihesaldi indartsuak antolatu ezkero egun hauetan, pelotoi nagusiak ez dituzte helmugara bitartean ikusiko. Etapa honetan konkretuki, hiru mendate puntuagarri izango dituzte, beraz ihesaldiak bere aukerak izan ditzake. Continue reading “Aurre analisia: 13. etapa: Muret / Rodez (198.5 km)”

Aurre analisia:12. etapa, Lannemezan / Plateau de Beille (195 km)

etapa 12

Pirinioetako azken etapa, etapa erregina. Etapa benetan gogorra, ibilbide gorabeheratsua, sailkapen nagusiko txirrindularientzat eginiko etapa handia. Ihesaldia saiatuko da bere bidea egiten, eta nahiz eta bere aukerak izango dituen, normalena, sailkapen nagusiko txirrindularien artean etapa garailea izatea. Mendiko mailotaren sailkapena irabazi nahi duenarentzat ere etapa garrantzitsua izango da hau; 2º mailako mendate bat, 1º mailako 2 mendate eta kategoria bereziko azken igoera igo beharko dituztelako, puntu asko jokoan alegia. Continue reading “Aurre analisia:12. etapa, Lannemezan / Plateau de Beille (195 km)”

Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)

etapa 11Atzoko etaparen ostean, hona hemen Pirinioetako bigarren etapa handia. Hurrengo etapa benetan etapa mendatetsua izanik eta ibilbidearen ezaugarriak ikusirik, ihesaldi batek aukera bikaina izan dezake helmugara iristeko. Hasiera hasieratik ihesaldi indartsu bat antolatzeko aukera egongo da eta txirrindulari arriskutsu bat sartu ezean, ez dugu uste SKY-k intentzio handirik izango duenik ihesaldia zapuzteko.

Lehen mendate serioa, Col d’Aspin izango da, 12 km 6,5%ko 1º mailako mendatea. Gaina helmugatik 50 km-tara dagoenez, ihesaldiak bertan lor dezake abantaila. Sailkapenean urrun dauden igotzaile politek ihesaldia harrapatzeko helburuarekin irtengo direnez, goi mailako ihesaldi bat espero dugu. Gerora, aski ezaguna den Tourmalet (17,1 km 7,3%) handia igo beharko dute txirrindulariak, etapa garaipenaren jokoan epaile bihurtuko den mendate gogorra (Hors Category), goranzkoan ez bada, beheranzkoan. Tourmalet gaina helmugatik 40 km-tara pasako dute, gerora jeitsiera luzea izango dutelarik (31 km), Cautereteko (6,4 km, 5%) azken 7 km-ak egin arte. Continue reading “Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)”