
Aurtengo 🇮🇹 Strade Biancheko edizioetan, bai emakumezkoen zein gizonezkoen kinielatan, hautagai nagusien multzoan hiruna txirrindulari genituen baina azkenean emakumezkoetan Elisa Longo Borghini (TFR) eta gizonezkoetan Van Aert (TJV) izango ez direnez, buruz buruko bihurtu dira.
Podcast honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik.
Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.