#172 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Italiako Giroko 9. etapa honen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola Quintana (MOV) nagusitu den kontatzen digu eta nola ez, SKY taldeak eta batez ere Mikel Landak izan duten ezbeharra.

Nairo Quintanaren erronka bikoitza

podio-giro2017 an, Nairo Quintana (Movistar Team) kolonbiarrak nazioarteko txirrindularitzan historia gehien duten bi Itzuli Handiak irabaztea du helburu. Gaur egun ezinezkotzat ematen den erronka honekin, Eusebio Unzueren taldeak Boyacá-ko igotzailearentzat egutegi berri batekin hain zuzen Valverderen denboraldi hasierarik hoberenean.

Continue reading “Nairo Quintanaren erronka bikoitza”

Zer moduz, aspaldiko?

herreraKataluniako Volta hastear da. Izar asko elkartuko dira bertako errepideetan, lehia ederra izango da ziur: Froome, Contador, Valverde, Mikel Landa… Bada, beharbada, oharkabean pasatuko den talde apalik: Kolonbiako Manzana-Postobon kontinental profesional mailakoa. Dena dela, talde horri buruz lerro batzuk idaztea ez da alferrikako lana. Izan ere, talde jaio berria da… baina ez da. Ryalcao Postobon taldea ezagun egin zen munduan barrena 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ko hamarkadaren hasieran, eta bereziki lehiakideak, Cafe de Colombiak, azken arnasa eman zuenean. Lucho Herrera -argazkian- Cafe de Colombiatik Ryalcao Postobonera pasatu zen. Mejia, Jaramillo eta Palacio ere aritu ziren talde hartan eta Italiako Giroan, Dauphine Libere eta Kataluniako Voltan bertan altxatu zituzten besoak, besteak beste. Donostiatik abiatutako Tourrean ere izan ziren, 1992an.  Une beltzik ere izan zen, hala nola, auto batek hiru txirrindulari hil zituenekoa. Nestor Mora zen zendutako hiru txirrindularietan ezagunena. Continue reading “Zer moduz, aspaldiko?”

#153 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

2016ko Vueltaren 19. etaparen kronika Raulen (@raulperezmartin) eskutik dator. 37 km-tako erlojuaren kontrako saioa jokatu da eta bertan garaile Froome (SKY) izan da. Hegan egin du Raulek aipatzen duen moduan. Bigarren Jonathan Castroviejo (MOV) euskalduna izan da.

Sailkapen nagusian Quintanak (MOV) orain 1’21″ko abantaila du Froomekiko. Contador (TNK), aldiz, podiumean sartu da Chavesen (OBE) kaltetan.

Gaur azken etapa erabakigarria Aitanan jokatuko da. Quintanak nahikoa abantaila ote du?

#150 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 15. etapa

2016ko Vueltako 15. etaparen kronika duzue entzungai, gaurkoan Ibanen (@piban) eskutik. Gaurko etapan Contadorrek (TNK) sua piztu eta lasterketa lehertu duela kontatzen digu Ibanek, etapa garaipena Brambillak (EQS) irabazi duelarik eta Quintanak (MOV) lortu duen errenta nabarmena atera dio Froome (SKY) britaniarrari, gaurko galtzaile nagusia.

Ezin ahaztu epaileek kontrolez kanpo iritsitako 80 txirrindulariak lasterketan mantentzea erabaki du.