podio-giro2017 an, Nairo Quintana (Movistar Team) kolonbiarrak nazioarteko txirrindularitzan historia gehien duten bi Itzuli Handiak irabaztea du helburu. Gaur egun ezinezkotzat ematen den erronka honekin, Eusebio Unzueren taldeak Boyacá-ko igotzailearentzat egutegi berri batekin hain zuzen Valverderen denboraldi hasierarik hoberenean.

Nahiz eta Italiako Giroa 2014ean irabazi, Quintanak Marco Pantani handiak (1998) lortutakoa berdintzea jarraituko du Frantziako Tourra hiru urtetan maisu izan den Chris Froome bat ezustean harrapatu nahian. Gogoratu dezagun Alberto Contador madrildarrak huts egin zuela helburu horretan, Pariseko Eliseotara 5. postuan iritsi eta gero, Tinkoff-en korritzen zuenak ordea maglia arrosarekin egin zen Fabio Aru eta Mikel Landa piztu baten aurka.

“El Tiempo” egunkarian Unzue-k adierazi zuen Nairo bere urteko hiru asteko bigarren itzulian errendimendua hobetzen duela iazko Vuelta erreferentziatzat  hartuta. Garaipen hortaz asko idatzi eta esan da, ea Contadorri esker Nairok irabazi zuen, Froome sasoi puntu bat kaxkarragoa zeukala Rioko Joko Olinpikoak lehiatzeak eraginda etab etab. Objektiboki hura izan zen Froome aurrez aurre menderatu zuen lehenengo aldia Tourrean hiru alditan podiumera igo eta gero.

Baina Italiako Giroaren 100. edizio honen partaidetzak (Nibali, Kruijswijk, Landa, Pinot, Zakarin, Adam Yates, Dumoulin, Jungels, Thomas…) %100a eskatu diezaiokete Tunjako txirrindulariari eta hori Tourrari begira desgaste handia ekar lioke Nairori. Vincenzo Nibali (Bahrain Merida) aurkari gogorra da beti eta iazko irabazteko era argi utzi zigun “Mesinako Marrazoak” ez duela amore ematen.

Beste adibide bezala Kroaziako Itzulian, Caja Ruraleko Jaime Rosón gazteari azken egunean lapurtu ziola. Egia da hau ez dela maila handiko lasterketa baina bestalde, Nairo bere azken prestaketa frogan ere bere mailatik urrun egon da Asturiasen, Raúl Alarcón (W52-FC Porto) espainiarraren atzetik bukatuta. Bien apustua Giroko azken astean topera ibiltzea dirudi hasierara pixka bat justuago iritsita… Nairoren erronka bikoitz honi bi gauza eskatuko zaizkio: irabaztea eta konbentzitzea.

Lortuko al du?

 

Argazkiak: Bill Donahue / hsbnoticias