#370 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 7. etapa

Valverdek (MOV) irabazi du 7. etapa

Gaurko Espainiako Vueltako 7. etapan faboritoak izan dira protagonista. Aurtengo Vuelta honetako lau indartsuenak Valverde (MOV), Roglic (TJV), Lopez (AST) eta Quintana (MOV) argi geratu da. Murtziarra izan da etapa garaipena lortu duena baina berriro ere Lopez jantziko da gorriz Teunsek (TBM) aurreko mendatean ezin izan baitio Movistarrek ezarritako erritmoari eutsi.

Etapan ihesaldia osatu da eta bertan etekina ateratzeko gai izan den bakarra Sergio Henao (UAD) izan da mendiko puntu gehien bilduta sailkapenean bigarren jarri baita.

Hau, biharko etapak eman dezakeena eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#365 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 2. etapa

Quintanak (MOV) irabazi du Vueltako 2. etapa

Benidorm eta Calpe artean jokatu da gaurko Espainiako Vueltako 2. etapa eta faboritoak izan dira protagonista. Puig Llorencako igoera erabakigarria izan da indartsuenak aurreratzeko eta jaitsieran Mikel Nieve (MTS), Aru (UAD), Uran (EF1), Roche (SUN), Roglic (TJV) eta Quintanaz (MOV) osatutako seikoteak egin du aurrera. Azken kilometroetan Quintana bera izan da erasoa jo eta etapa garaipena lortu duena. Gorriz, aldiz, Roche jarri da. Pena izan da baina Mikel Nievek ezin izan du etaparen lehian aritu biribilgune batean ia erori baita.

Hau eta gehiago kontatzen dizue Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#358 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 18. etapa

Alpeetako lehen etapa izan da 2019ko Frantziako Tourreko 18. etapa. Bertan ihesaldi jendetsua osatu da, izen handiekin. Bazirudien Movistarrek lasterketa irauli nahi zuela, baina ez du horrelakorik egin. Edonola ere Quintanak (MOV) ihesaldian sartuta etapa garaipena lortu du eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan sartzea Mikel Landaren (MOV) aurretik. Alaphilippek (DQT) ahultasun zantzuak erakutsi baditu ere, lider jarraitzen du.

Bihar Alpeetako bigarren etapa, motzagoa, eta arerioek Tour hau irabazi nahi badute Alaphilippe estu hartu beharra dute. Hau guztia eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#295 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Euskadi-Murias taldeak desira zuen etapa garaipena lortu zuen eta hori 2018ko Espainiako Vueltako 13. etapan izan da. 32 txirrindulariz osatutako ihesaldian, tartean Euskadi-Muriaseko Oscar Rodriguez, nahikoa tartea irekita tropel nagusiari, Oscarrek lortu zuen etapa garaipena. Sailkapen nagusiari begira Jesus Herradak (COF) denbora galdu bazuen ere maillot gorriari eusteko gai izan zen. Indartsuen agertu zirenak atzokoan Simon Yates (MTS) eta Quintana (MOV) izan ziren. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasko (@elizaso) mini podcast honetan.

#282 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta

Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute 2018ko Espainiako Vueltaren inguruko podcast hau. Bertan aurtengo ibilbidearen ingurukoak, gainsariak eta batez ere Tropelako kiniela errepasatzen dute. Aurtengo berritasun nagusia kinielan “Klasikomanoetan klasikomanoenak” multzoa. Horretaz gain, dortsalak baieztatzearen faltan, 17 euskal txirrindulari izango direla lehian aipatzen dute.