17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan

17 izango dira aurtengo Vueltan izango diren euskal herritarrak. Nabarmen egin du gora partaidetzak batez ere Euskadi-Murias taldea talde gonbidatuen artean aurkitzen delako. Bera izango da euskaldun gehien dituena, sei hain zuzen ere: Jon Aberasturi, Aritz Bagues, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Oscar Rodriguez. Hauen asmoa ihesaldietan eta lasterketan presentzia nabarmentzea izango da, eta etapa garaipen bat lortzen badute gustura baino gusturago izango da Jon Odriozola talde arduraduna.

Caja Rural taldeak bi euskaldun izango ditu bere 8koan, Alex Aranburu eta Jonathan Lastra. Hauek ere Muriasen antzera presentzia nabarmentzea izango da eta etapa garaipena lortzea. Continue reading “17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan”

#273 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 14. etapa

Espero zen bezala, 2018ko Frantziako Tourreko 14. etapan ihesaldi bat osatu zen, jendetsua, non tartean Gorka Izagirre (TBM) eta Omar Fraile (AST) euskaldunak izan ziren. Azkenean garaipena Omarrek lortu zuen. Sailkapen nagusiko faboritoen artean ere lehia ikusi ahal izan zen eta bertan etekina atera ziona Roglic (TLJ) izan zen. Edonola ere Thomasek (SKY) jarraitzen du lider.

WorldTourreko euskal maillotak

Urte berria hasi den honetan txirrindulariek 2018an jantziko dituzten maillotak erakusteari ekin diote. Alde batetik taldeek jantzi berriak ateratzen dituztelako denboraldi berriari begira, baina batez ere txirrindulariak taldez aldatzen direla ezagutzera emateko. Post honetan horietako batzuk ekarri nahi nituen.

Continue reading “WorldTourreko euskal maillotak”

#224 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 13. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Trentinek (QST) bere 3. etapa garaipena lortu duen. Notizia txarra Omar Frailek (DDD) lasterketa utzi duela izan da eta orain 5 dira ditugun euskal ordezkariak. Lidergoan Froomek (SKY) jarraitzen du.

#175 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 11. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola egun guztian protagonista izan eta gero Omar Frailek (DDD) etapa garaipena lortu duen kontatzen digu. Horretaz gain Mikel Landa (SKY) errekuperatu bat eta sailkapen nagusikoak nola ikusten dituen kontatzen digu.