Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean

Asko esan eta idatzi da Espainiako Vueltan atzo jokatu zen taldekako erlojuaren kontrako saioaren ibilbidearen eta hartutako erabakien inguruan. Eta ondo amaitzetik urruti geratu direlakoan nago ondoren azalduko dudan moduan. Azter dezagun kronologikoki gauzak nola izan diren. Urtarrilean aurkeztu zen 2015eko Vueltaren ibilbidea, tartean atzoko etapa. Antolatzaileek eta ibilbidea ezagutzen zutenek ontzat eman zuten World […]

Ikuskizunaren mesedetan

Lortu dute nahi zutena. 11 egun pasa dira Espainiako Itzulian eta lehen lau sailkatuak 58 segunduren tartean daude (lehen hirurak 15 segundutan). Ah! Eta horietatik 3 espainiarrak, tartean aurtengoan dopin zigorretatik bueltan diren Contador eta Valverde ultramaitatuak. Pentsa, Rodriguez lider irten da itzuliko banakako erlojupeko bakarretik! Espektakulua! Gaurkoari so, Pontevedra inguruan izan da etapa, eta […]