Aurre analisia: 6. etapa, Abbeville / Le Havre (191.5 km)

etapa 66. etapa honek, benetan amaiera bihurria izango du. Hasiera hasieratik txirrindulariak ibilbide gorabeheratsuan ibiliko dira, eta gainera, kostaldetik doazen heinean, bat baina gehiagok estu ikusi dezake bere burua tropel handia jarraitzerako. Esprinta da aukera fidagarriena noski, baina ihesaldi indartsu bat antolatzen baldin bada etapako lehen zatian beraien aukeratxoa ere izan dezakete.

Etapa honetan ere haize-babesak beraien garrantzia izan dezakete, etaparen azken zatia ere kosta partetik egingo dutelako. Etaparen azken kilometro pasea goranzko joera garbia dauka (850m, 7%), azken 500m-ak lau antzean izango direlarik (1%). Duda gabe, aldapa honek esprinter bat baina gehiago jokoz kanpo utziko du eta gure ustez, Sagan (TCS) bezalako txirrindulari batentzat amaiera ezin hobea da. Matthews (OGE) ondo egon balitz, etapa polita izango litzateke berarentzat, baina erorikoa dela eta ez da bere momentu hoberenean aurkitzen. Saganek (TCS) garaipena gertu izan du egun hauetan baina oraindik ez du besoak altxatzea lortu, egoera hau aldatzekotan egongo da eslovakiar gaztea. Le Havreko amaiera beretzat egina dagoela dirudi, faborito argia izango da etapa irabazteko.

EQS taldeak etapa kontrolpean eramango dutelakoan gaude, TGA, MTN edo TCS bezalako taldeek esku bat botako dielarik. Degenkolb (TGA) edo Boasson Hagen (MTN) bezalako txirrindulari gihartsuek ere aukera polita izan dezakete Le Havreko helmugan.

Gure faboritoak

3 bidoiSagan (TCS) [Kirolbeten 2,75]

2 bidoiBoasson Hagen (MTN) [Kirolbeten 15,00],  Degenkolb (TGA) [Kirolbeten 5,50]Van Avermaet (BMC) [Kirolbeten 10,00]

bidoi 1 Kwiatkowski (EQS) [Kirolbeten 40,00], Coquard (EUC) [Kirolbeten 20,00], Cimolai (LAM) [Kirolbeten 30,00]Gallopin (LTS) [Kirolbeten 15,00]