#475 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

Ewanek (LTS) Giro honetako bigarren etapa garaipena lortu du

Australiako esprinter txikiak bere Giro honetako bigarren garaipena lortu du. Ewanek (LTS) horrenbestez, bigarren etapa irabazteaz gain, bihar erregulartasunaren maillota ere eramango du. Bere atzetik sailkatu dira Cimolai (ISN) eta Merlier (APC). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Valter (GFC) gazteak jarraitzen du lider.

Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#470 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 3. etapa

Van der Hoornek (IWG) etapa garaipena eguneko ihesaldian izan ondoren

Ihesaldia protagonista Italiako Giroko 3. etapa honetan. Borak lan egin badu ere, eta ondoren beste gizon azkarren taldeak ihesaldi hori bertan behera uzteko lanean aritu badira ere, Van der Hoornek (IWG) , Tropelan %0,2ak zuen txirrindulariak, ondo eutsi dio bere abantailari eta etapa garaipen handia lortu du. Esprintean azkarrena Cimolai (ISN) izan da. Sailkapen nagusian, arrosari dagokionez, aldaketarik ez.

Hau eta gaurko etapak eman duenaren inguruk hausnarketa Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik aurki dezakezue podcast berri honetan.

Aurre analisia: 6. etapa, Abbeville / Le Havre (191.5 km)

etapa 66. etapa honek, benetan amaiera bihurria izango du. Hasiera hasieratik txirrindulariak ibilbide gorabeheratsuan ibiliko dira, eta gainera, kostaldetik doazen heinean, bat baina gehiagok estu ikusi dezake bere burua tropel handia jarraitzerako. Esprinta da aukera fidagarriena noski, baina ihesaldi indartsu bat antolatzen baldin bada etapako lehen zatian beraien aukeratxoa ere izan dezakete.

Etapa honetan ere haize-babesak beraien garrantzia izan dezakete, etaparen azken zatia ere kosta partetik egingo dutelako. Etaparen azken kilometro pasea goranzko joera garbia dauka (850m, 7%), azken 500m-ak lau antzean izango direlarik (1%). Duda gabe, aldapa honek esprinter bat baina gehiago jokoz kanpo utziko du eta gure ustez, Sagan (TCS) bezalako txirrindulari batentzat amaiera ezin hobea da. Matthews (OGE) ondo egon balitz, etapa polita izango litzateke berarentzat, baina erorikoa dela eta ez da bere momentu hoberenean aurkitzen. Saganek (TCS) garaipena gertu izan du egun hauetan baina oraindik ez du besoak altxatzea lortu, egoera hau aldatzekotan egongo da eslovakiar gaztea. Le Havreko amaiera beretzat egina dagoela dirudi, faborito argia izango da etapa irabazteko. Continue reading “Aurre analisia: 6. etapa, Abbeville / Le Havre (191.5 km)”