2015eko Frantziako Tourra azken txanpan sartu da. 5 etapa geratzen dira Tourra amaitzeko, eta Pariseko etapa kenduta, beste 4 etapek bere mamia izango dute. Alpeek betidanik izan ohi duten presentzia edukiko du aurtengo edizioak ere, 4 etapa mendatetsu izango dugularik aurtengo urtean. Lehen etapa hau, bigarren atseden egunaren biharamunean dator, eta denok gogoratzen dugu lehen atseden egunaren ostean zer gertatu zen La Pierre-Saint-Martingo etapa hartan, beraz etapa garrantzitsua izan daiteke.
Tourrak aurrera egin ahala, ikusi da Froomen (SKY) agintea ez dela hain nabarmena eta Movistarreko gizonak behin baina gehiagotan ikusi ditugu arazotan jartzen britainiarra. Alpeetan azken lehia ikustekotan gara. 4 egun geratzen direlarik, egunero bilatuko dute Froomen (SKY) aldetik ahulguneren bat, eta egoera honek etapa politak eskainiko digu. Contadorren (TCS) aldetik ere balentriaren bat edo beste espero dugu, urrutiko eraso batekin talde estrategia bilatuz, baina hori beste etapa batean izan beharko da. Duda gabe, sailkapen nagusiko txirrindularien arteko lehia ikusiko dugu, bai podiumerako lehia, baita top10-erako lehia ere. Continue reading “Aurre analisia: 17. etapa: Digne-les-Bains / Pra Loup (161 km)”
Post honetan Imanol Lluciak (

Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.