Pare bat hilabete pasa dira urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourrera begira itzuli handietako lau handien prestaketa nola zihoan aztertu genuenetik. Ordura arterakoan Quintana zen beharbada emaitza onenak zituenak, eta Contador berriz exkaxenekin zena. Bi hilabete hauetan ordea gauzak aldatu dira, majo gainera.
Pintoko txirrindulariak Giroa irabazi du, bere bigarrena, guztira bere zazpigarren itzuli handia izan dena. Marka itzela dudarik gabe.

Ez da ari izaten ametsetako urtea lau hauentzat. Arrazoi bat ala beste, prestaketa ez doa beraien nahi bezain egoki. Ikusi dezagun bakoitzaren ibilbidea…
Aurtengo urte honetan ez naiz batere txukun hasi Tropelan. Ustez “neguko prestaketa” inoiz baino hobea eginda nentorren, baina badirudi zoria – eta gainontzeko guztia – ez ditudala alde.