#485 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 17. etapa

Dan Martinek (ISN) etapa garaipen handia Giroko 17. etapan

Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahultasuna erakutsi zuen. Aurrera jauzi egitea lortu zuena Yates (BEX) izan da etapan hirugarren sailkatuta podiumeko postuetan sartu baita. Txanponaren beste aldea Evenepoelek (DQT) erakutsi du; erorikoa izan, eta etapa bukatu bazuen ere, ez da gaur irteeran izango.

Atzoko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#474 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

Mäderrek (TBV) lortu du Giroko 6. etapan garaipena

Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen.

Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan eta orain maillot arrosa Valter (GFC) gazteari egokitu zaio 4. etapako ihesaldian lortutako errentari esker.

Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruan, Iban Perezek (@piban) podcast berri hau prestatu digu.

Podcastera harpidetu

#465 Tropela.eus podcastak: 15ero 4. saioa. Xabier Murieli elkarrizketa

Xabier Muriel (CJR) prestatzailea

Tropelaren 15ero saioaren 4. atal honetan, Xabier Muriel Caja Rural – Seguro RGA taldeko prestatzailea elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken asteetan izandako lasterketei errepasoa egiteaz gain, txirrindularitza munduko azken fitxaketen inguruan eta abian den Itzuliaren inguruko hausnarketa egiten dute Eneko Garte (@egarte) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Imanol Lluciak (@imanolllucia) gidatutako saioan.