#527 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 18. etapa

Lopezek (MOV) lortu du azkenean talde urdinak horrenbeste desiratze zuen etapa garaipena

Azkenean lortu du garaipena Movistarrek Vuelta honetan. Miguel Angel Lopez (MOV) lortu du azken igoeran erasoa jota etapa garaipena. Aipatzekoa gaurkoan ere Storer (DSM) protagonista izan dela, eta etapa garaipenaren lehian sartu ez bada ere, behintzat mendiko maillotaren lehian maillota janztea lortu du gaurkoan. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez Guillaume Martinek (COF) postuak galtzeaz gain, eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#459 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 18. etapa

Ackermannek (BOH) lortu du Madrilgo azken etapa garaipena lortzea

2020ko Espainiako Vueltako 18. etapak eman dio amaiera 2020ko edizioari. Bertan azkarrena Ackermann (BOH) izan da Bennett (DQT) eta Kanterren (SUN) aurretik. Dakizuen moduan, Vuelta Roglicek (TJV) eraman du eta baita erregulartasunaren maillot berdea. Mendikoa Guillaume Martinentzat (COF) izan da, gazterik onena Masentzat (MOV) eta Movistarrek, azkenik, talde onenaren saria. Euskaldunei dagokionez, sailkapen nagusien aurreen amaitu duena Mikel Nieve (MTS) izan da, guztira 13. sailkatuta.

Azken etapa honetaz eta Vueltaren ingurukoez aritzen da Iban Perez (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#445 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 5. etapa

Wellensek (LTS) etapa garaipena lortu du ihesaldiko indartsuena izanda azken maldetan

2020ko Espainiako Vueltako 5. etapa aurreratu bezala ihesaldiak eraman du. Maila altuko txirrindulariez esatutako hirukoan Wellens (LTS) izan da indartsuena azken maldan G. Martin (COF) eta Arensmanen (SUN) aurretik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu