Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso), zoritxarrez oraingo honetan gonbidaturik gabe. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen!
Dan Martinek (ISN) etapa garaipen handia Giroko 17. etapan
Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahultasuna erakutsi zuen. Aurrera jauzi egitea lortu zuena Yates (BEX) izan da etapan hirugarren sailkatuta podiumeko postuetan sartu baita. Txanponaren beste aldea Evenepoelek (DQT) erakutsi du; erorikoa izan, eta etapa bukatu bazuen ere, ez da gaur irteeran izango.
Atzoko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.
Geoghegan Hartek (IGD) bere bigarren etapa garaipena lordu du
2020ko Italiako Giroko 20. etapa Giro honetako faboritoen artean erabaki da eta helmugan azkarrena Geoghegan Hart (IGD) izan daHindley (SUN) australiarraren aurretik. Britaniarrak bere bigarren etapa garaipena lortu badu ere, australiarrak maillot arrosa jartzea lortu du nahiz eta biaka ala biak sailkapen nagusian denboraz berdinduta izan. Aurtengo Giroa, beraz, biharko erlojupekoan erabakiko da.
Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.