#476 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 8. etapa

Lafayk (COF) lortu du etapa garaipena ihesaldian indarrak bikain neurtuta

Ihesaldiak bidea egitea lortu du gaurko Giroko 8. etapa honetan. Bertan bederatziko bat izan da eta azken igoeran izandako erasoen artetik gailentzeko gauza izan dena Lafay (COF) izan da. Faboritoen artean zerbait ikustea espero bagenuen ere, esan daiteke nagusienak batera heldu direla eta aldaketarik ez dela izan. Valterrek (GFC) jarraitzen du arrosaz.

Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#474 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

Mäderrek (TBV) lortu du Giroko 6. etapan garaipena

Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen.

Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan eta orain maillot arrosa Valter (GFC) gazteari egokitu zaio 4. etapako ihesaldian lortutako errentari esker.

Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruan, Iban Perezek (@piban) podcast berri hau prestatu digu.

Podcastera harpidetu